Podcast: Play in new window | Download
Anne eta Kiriki korrikan etorri zaizkigu beraien umorearekin!! Kamara non dagoen ere ez dakite baina ideiak garbi dituzte! EZ GALDU!
Podcast: Play in new window | Download
Anne eta Kiriki korrikan etorri zaizkigu beraien umorearekin!! Kamara non dagoen ere ez dakite baina ideiak garbi dituzte! EZ GALDU!
Podcast: Play in new window | Download
Apakaxouu!
Aste hontan Osinaldeko lehenengo kanporaketako ofiziyuak, Gipuzkoako Eskolarteko finala ta puntu-eraztun bereziya izangoitugu. Baita Plazatik Gaztetxera, BBK sariketa eta abarren berri ere!
20tatik aurrea 99.3 FM!!!!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan 21. Korrika izan dugu hizpide, Urola Kostako eskualdean antolaketa lanetan dabiltzan Lierni eta Uxorekin. Aurtengoari buruzko xehetasunak emateaz gain, Korrikako kantuen errepasoa ere egin dugu. Bestetik, saioaren hasieran, Ibai gure liburuzainaren gomendioak izan ditugu.
Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan Arzank chef handia izango dugu kolaborazioen tartean. Garaiko elikagai eta errezeten txokoan orburua edo alkatxofa izango dugu mintzagai. Bestetik, elkarrizketaren tartean Itziarra joango gara eta bertakoa de Olabeko arrautza ekologikoen ustiaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Honetaz gain arrautzen etiketapean dauden desberdintasunak, oiloen elikadura, espazioaren kudeaketa eta beste hainbat kontu izango ditugu, tartean baita non eskuratu ditzakegun Olabeko arrautzak ere. Gaurkoan 20:00 21 00 bitartean izango duzue entzungai fm bidez. On egin!!!
Podcast: Play in new window | Download
Apirilari ongi etorria emango diogu Zinema Itsuan. Eta gaurkoan Zarautzen bertan geratuko gara, Iker Itsasorekin ostiral honetan Modelon estreinatuko den “Derlan†dokumentalari buruz solastuz. Baina ez da gela arroxeko gonbidatu bakarra izango. Martxoaren 8ko grebaren indarrak baliatuz, Zarauzko koordinadorak zine forum feminista jarri zuen martxa. Honi buruz Olatz Azkuerekin hitz egingo dugu.
Ez galdu gaurko saioa, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!!