Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2018

Torito ZarataZarautzen

2018 urteko lehen gonbidatua Torito edukiko dugu. Aspaldi ZarataZarautz irratsaiora hurbildu ez zaigula Torito eta ordu terdian gustoko duen musika jarriko digu 21:30etatik aurrera.

Toritorekin egin dugun irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Urteko lehen eztula, presoen eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketaz

Urte berria hasi dugu eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula ere bai!

2018ko lehen irratsaioan Zarautzen burutu den Euskal Preso eta Iheslari politikoen aldeko V. eskubaloi txapelketa izan dugu hizpide.

Lehen eskutik antolatzailei, herri ezberdinetako taldeei eta inguruan zebiltzanei eginiko elkarrizketak eta ekitaldiko zatiak eskeini ditugu. Entzun ezazue!

Zaratak ez du etenik Arraio Irratian

Urte berriarekin batera ZarataZarautz irratsao berri bat edukiko dugu. Gaurkoan hirukotea egongo gara kantu batzuk jartzen, gonbidaturik gabe. Beti bezela zita zaratatsua duzue 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.