Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko saioan Stan Garac-en bixita izango dugu. Azpeitiar gazte hau 2002an hasi zen plater artean nahasketak egiten, eta urte batzu beranduago, 2008an, produkziorako griña sartu zitzaion. Bere bidelagun Charles Ramirez-ekin batera, 2010. urtean kaleratu zuen lehen lana, berau Beatport-eko Top 100-ean sartu zelarik. Erantzuna ikusita, urte hauetan sorkutzan jarraitu eta gaur arte 150 abesti inguru kaleratu dituzte. Abesti hauek Viva music eta Material bezalako zigilu ezagunetan kaleratu dira, eta horretaz gain beraien zigilu propioa ere sortu dute, Hof Records izenarekin.
2012ko udan bere Pianist izeneko abestiak ohiartzun handia izan zuen, Carl cox edota Wally Lopez bezalako izen ezagunek jarri baitzuten beren sesioetan. Aurtengorako ere argitaralpen batzuK dituzte martxan, besteak beste Material eta Stereo zigiluetan kaleratuko direnak. Biharkoan beren produkzioak entzun eta elkarrizketa eder batetaz gozatu ahal izango dugu. Beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian, UP THE KAIOLS!!!
Be First to Comment