ZIRRIMARRAKAURK copiaAupa Zirrimarrok!

Erabakia gehiago alferrik luzarazi gabe eta aspalditik generabiltzan susmoak baieztatuz Zirrimarrak irratsaioari amaiera ematea erabaki dugu.
Uhinetan egon garen bi denboraldei hauetan oso gustura egon garela ukaezina da, aspalditik geneuzkan kezka, gogo eta egonezinei ahotsa jarri diegu.
Gogoz eta ilusioz, baina ezegonkortasun eta zalantzaz betea ere egon da gure Arraioko ibilbidea. Hautatu genuen irratsaio-mota polita iruditzen zitzaigun, baina astero emititzeko lan eta informazio-bilketa handia eskatzen zuen, etengabe berritu beharra. Horri gure gainontzeko faktore pertsonalen aldaketak ere gehitu behar zaizkio, batzuk gure esku zeudenak, besteak ez hainbeste, eta dexente izan dira, honek ere gure lana ez du asko erreztu.
Horri esker izan da Zirrimarrak izan den bezelakoa, iraun duen arte. Berriz beste zenbait faktore aldatu dira eta Zirrimarrakekin gaur arte bezala jarraitzea bateraezin suertatu zaigu. Horregatik uztea erabaki dugu. Bere funtzioa bete duelakoan gaude eta nahiago izan dugu ahal genuen arte egin eta garaiz agurtu.
Halere garbi uzten dugu etorkizun hurbil batean garbi ikusiz gero itzultzea ez dugula inundik inora baztertzen.
ESKERRAK EMATEA BAINO EZ ZAIGU GELDITZEN; ARRAIORI ETA ZUEI, GUREKIN IZAN ZARETEN ENTZULE ETA GONBIDATU GUZTIEI.

LASTER ARTE!!!

GORA ARRAIO, REDIO!

 

« »