Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2012

Tik-Tararen kontzertua ere entzungai duzue

Larunbat eguerdian Tik-Tara taldeak eman zuen kontzertua ere entzungai duzue podcastean. Arraio Irratiaren 6. urteurrena ospatzeko bazkari berezia egin genuen Gaztetxean eta bazkal ostean irratsaio berezia egin genuen Putzuzuloko gela handitik eta Tik-tara taldeko lau kide gurera hurbildu ziren abesti batzuk jotzera.

Urteurreneko irratsaio berezia entzungai duzue

Atzo Arraio Irratiak 6 urte egin zituen. Eta hau ospatzeko, Putzuzulo Gaztetxea garbitu eta txukuntzeaz aparte irratsaio berezia egin genuen gaur egun gauden saioko kideek.

Itsaso Debekatuak, Bitakora, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirrimarrak, Atalka, Kaiolatik… Denak Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kideek gidatuta. Honez gain, Isuo Sasiia handia ere gurean izan zen kantu pare bat jotzen. Entzun nahi?

Uztarok antolaturiko jardunaldi agroekologikoko hitzaldiak entzungai

Uztaro kooperatibak antolaturiko jardunaldi agroekologikoko hitzaldiak entzungai dituzue.

Maiatzaren 4ean, Agroindustria eta elikaduraren krisia lelopean, J. A. López, ekoizle agroekologikoa eta Bah! (Bajo el Asfalto está la Huerta) kooperatibako sortzailea, Anbu (Aitor Aranburu), Gipuzkoako baserritarra, esne eta haragi ekologikoaren ekoizlea eta Ehne sindikatuko kidea eta EHNE-ko kidea den Eneritz eduki genituen.

Maiatzaren 11ean, Pedro Prieto egon zen Nekazaritza eta energiaren krisia lelopean eginiko hitzaldian. Pedro Prietok energiaren inguruko gaietan izugarrizko esperientzia du, energia fotoboltaikoan lan egiten duen kooperatiba batean parte hartzen du eta “crisienergetica.org” erreferentziazko web orriaren koeditorea da.

Hitzaldiak, podcastean dituzue:

Entzun Iban Nikolairen atzoko saioa

Atzo Iban Nikolaiek emaniko kontzertua entzungai duzue gure podcastean. Gogoratu gaur ere urteurrenarekin jarraituko dugula eta bazkaria mundialaren ostean, futbito txapelketaren finala izango dugula eta gauean berriz Folkcore eta Gaueko Itzalak taldeen kontzertua. UP ARRAIO!!