Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2010

Zurrunbilo elektronikoa!!!

Beno beno, azken aldian agenda elektroniko bikaina ari gara edukitzen Euskal Herrian, urrutira joan gabe lehengo astean Magda eta Marc Houle izan genituen gurean eta noski, han izan giren kaiolatikeko kazetariak, bertan gertatzen zenari zukua ateratzen. Gaur errepaso txiki bat emanen diogu han bizitakoari, baina horretaz gain, labetik atera berri diren hainbat produkzio entzungo ditugu. Besteak beste, gurean izango dira Asem Shama, Kollektiv Turmstrasse, Broombeck, Christian Fischer… sekulako saio puska lagunok!!! Beraz badakizue, ez galdu gaurko bidaia!!!

Historiko bikain bat gaurkoan Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!!
Hemen gara berriz ere, bi saio eginak ditugu baina web orria estreinekoz erabiliko dugu denboraldi honetan. Gaurko saioan betikolez emaitza andana izango ditugu, areto futbola, saskibaloia, errugbia, futbola, eskubaloia…

Normalean aipatzen ez ditugun bi kirol ere aipatuko ditugu, halterofilia eta squasha, sail hauek dituzten berriak zeintzun diren azalduko ditugu. Surfari ere tarte bat eskeiniko diogu Portugal aldean jokatu den txapelketan gure surfistak nola ibili diren jakiteko.

Azkenik historiko bat dakarkigu gaur gure irratira, bat formulan hamarkada batez ibili den irlandara, Eddie Irvine hain zuzen. Bere bizitza pribatua eta profesionalaz jardungo gara gaur luze eta zabal Izerdian Blai irratsaioan. Beraz badakizu hau dena galdu nahi ez baduzu sintonizatu Arraio Irratia gaur 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

Eddie Irvine

Acidez bildumaz jardungo gara ZarataZarautz irratsaioan

Urriaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan, Acidez izeneko CD bildumaz jardungo gara. Mundu guztiko hainbat talde ezberdinek kaleraturiko bilduma da hau eta gure ordu eta erdiko saioan hizpide edukiko dugu.

Honez gain, Izu Giroa fanzineari ere errepasoa egingo diogu eta ohiko kontzertu agendari begirada bat emango diogu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

21mrn9v.jpg

Marc houle-ren inguruko saio berezia gaurkoan

Iepa kaxo!!! Ba bai, Marc houle kanadiarra bihar Euskal Herrian izango dugu. Eta nola ez, Kaiolatik-en tarte berezia egingo diogu M-nus zigiluko dj-ari. Horrez gain Rodriguez jr frantziarraren doinu berriak izango ditugu entzungai, eta nola ez, saioa klasiko handi batekin bukatuko dugu, beraz badakizue, 20.00-tatik 21.00-etara sintonizatu Arraio Irratia. UP THE KAIOLS!!!