Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2009

Joxema egongo da ZarataZarautz saioan

Azaroaren 24ko ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko gitarjolea den Joxema izango dugu. Beste askorekin gertatu den bezala, gustoko duen musika jartzen egongo da gure uhin libreetan eta beste hainbat gauzataz ere hitzegingo dugu.

joxema.jpg

Garbi dago, Bad Brains, RKL edota tankerako taldeak jartzen ez baditu, irratiko gela arroxetik ez dela irtengo. Gogoratu saioa, gaueko 21:30etatik aurrera dela.

Egun honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Igandeko eztul berria prest dago

Beno beno beno… Igande hontan ere ez dugu hutsik egin eta izugarrizko irratsaioa izan genuen.
Alde batetik, betiko lez, efemerideak aipatu genituen eta ondoren, Jardineroren ekarpen libertarioak izan genituen.

Eta bestetik, lehengo astean ez bezala 2 gonbidatu izan genituen: Pelo eta Ira, ezker abertzaleko bi kide. Solasaldi benetan interesgarria izan zen. Ezker abertzalearen planteamendu berria azaldu ziguten eta gai honekin lotuta hainbat kontu ezberdin atera ziren. Baita ere herriko kontuetaz aritu ginen, noski.

Azkenean, 23’00etan bukatu beharrean 23’30tan bukatu genuen. Oso gustora aritu ginen seinale.
hemen daukazue entzuteko aukera. Eta hurrengo igandean gehiago baino hobeto, ez!!
Ezin baita. Eutxourrei Beti!!!

Zatozte gaur gaueko Arraio Festera!!!

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena amaitzen ari da eta Arraio irratiari iritsi zaio bere gaua. Gaur, ostirala, Azaroaren 20an, Arraio Fest jaiaz gozatzeko aukera izango duzue Putzuzulo Gaztetxeko gela handian.

Bertan, gaur egun irratia osatzen dugun pertsona guztiak egongo gara mikro aurrean kontu kontari. Honez gain, gonbidatu bereziak ere izango ditugu. Hala nola, Txomo Bayo, Gorroto Etxaniz, Muno… Zuzeneko emanaldiren bat ere izango da eta jendearengana hurbilduko gara beraien parte hartzea bultzatzeko.

Ezin baduzue Gaztetxera azaldu, lasai, irratitik zuzenean ere emitituko dugu eta. Beraz, gaur gauean, 22:00etatik aurrera Putzuzulon ikusi nahi zaituztegu.

arraiofest.jpg