Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2009

Entzun Atalka irratsaioaren lehen saioa

Atzo, irratsaio berri bat estreinatu zen Arraio Irratiko uhinetan. Atalka saioak, Amatista irratsaioak utzitako hutsunea beteko du hemendi aurrera. Nahiz eta ordu beteko saioa izan, atzokoa dezente luzatu zen eta bertan Zarauzko Gazte Mugimenduari errepaso zabala eman zitzaion. Pertsona ezberdinen ahotsen bitartez, herrian egon ziren eta dauden 3 Gaztetxeen inguruan eta hiru garai ezberdinen inguruan hitzegin zuten.

zaga.bmp

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Faimont etorriko zaigu Kanadatik

Kaixo lagunok, hementxe nauzue bertze kaiolatik baten atarian, etxean musika aukeratuaz. Eta aste honetan produktore benetan fin bat aukeratu dut zuekin batera bidaiatzeko. Fairmont handia izango dugu protagonista biharkoan. Kanadatik datorkigun gizon honen melodia benetan indartsu eta psikodelikoek aste guztia preso eduki naute, eta biharkoan zuekin elkarbanatuko ditut. Trance ikutuko melodia indartsuak minimal baseekin nahastuta, sekulako soinu atmosferak sortzen ditu Border Community zigilutik datorkigun produktore honek. Biharkoan bere Coloured in memory lana entzungo dugu, sekulako perla elektronika zale guztientzat. Beraz, ez galdu biharko saioa lagunok!!! Bestalde gogoratu 22.00ak alde hortan Arraio fest ospatuko dugula Putzuzulore 4.urteurrenaren barruan, bertan izango homen dira Muno, Gorroto Etxaniz eta baita Chimo Bayo bera ere. Beraz, sekulako gaubelaren atarian aurkitzen gara. ANIMATU!!!

Gernikan eta Iruñean hasiko den bigarren itzulia Arraion

Gernikan eta Iruñean hasiko diren Bertsolari txapelketako kanporaketak Arraio Irratitik entzun ahalko dira beste behin ere.

Azaroaren 21ean, larunbatean eta Gernikako Jai Alai pilotalekuan, Sustrai Colina, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortza eta Jon Martin ibiliko dira norgehiagokan, Bernardo Mandaluniz aurkezle lanetan dela.

gernika_bertsolariak.png

Igandean berriz, Azaroaren 22an eta Iruñeako Anaitasuna pabilioian, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Iñaki Zelaia, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga jardungo dira, Alaitz Rekondoren gidaritzapean.

iruna_bertsolariak.png

Bi egunetan, Info 7 irratiarekin egingo dugu konexioa FMko 99.3an bi saioak entzun ditzazuen.

Martin Lopez Zubero igerilaria gogoan Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!!
Orain bi aste iragarri genuen denborarik bagenu bi igerilari historiko aipatuko genituela. Tarterik izan ez genuenez gaurko utzi dugu Floridan jaio zen igerilari honen bizitza.

Honez gain betikolez herriko taldeen emaitzak izango ditugu. Aipatzekoa da areto futbolean lortutako garaipena, Eneko Izerditan Blai saioan egon zenetik ez baidute partidarik galdu.

Bestetik Hawain jokoan den Koroa Hirukoitza WQSko txapelketa ere hizketa gai izango dugu, herriko surfistek egiten dutena jakin dezazuen.

Xotamano djak etxeko lanak egiten baditu, pelotako albiesteak ere emango ditugu, gure herriko gazteek zer egin duten asteburuan ta Jokin Argotek 2. mailako 4 terdiko txapelketan orain arte egindako aipatuko ditu.

Azkenik gogoratuko dugu gaur lehiaketa izango dugula, bertan Peruko selekzio elastikoa izango dugu zuei eskaintzeko, Far Fan ta Pizarro bezalako izarrek jazten duten elastiko. Sari hau irabazteko galdera honi erauntzun behar diozue: aipatutako historikotatik zein duzu gustokoen edo, zein historiko aipatzea gustatuko litzaizuke? Galdera hau bi modutara erantzun dezakezue, e mail bat bidali izerditanblai@arraio.net helbidera edota irrati saioan zuzenan parte hartu. Memoria frexkatze aldera hemen doaz aipatu ditugun batzuk: Roberto Rios, Herri Torrontegi, Eugeni Berzin, Alberto Berasategi, Yago Lamela, Aleberto Tomba, Neil Steffens, Conchita Martinez, Sasa jorjevic, Delfi Geli, Jan Alesi, Tony Rominger, Marcelo Nicola Kenny Green……

Martin Lopez Zubero

Entzun Arrautz Ustelekin eginiko irratsaioa

Entretenitua izan zen Arrautz Ustelak talde Oriotarreko bi abeslariekin egin genuen ZarataZarautz saioa. Beraien ibilbide luzeaz hitzegin genuen eta etorkizunean dituzten asmoez ere. Honez gain, Orio herrian Gaztetxearekin duten kontuez ere mintzatu ginen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, Podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN duzue.