Podcast: Play in new window | Download
Igande hontan ere nahiko kontu izan genituen ahuntzaren gauerdiko eztulan Malintxeren atzerapenak eta jokaerak ezbehar batzuk sortu zituen, ia azkenengo kasua den Bestetik, Amadeu Casellas izan genuen hizpide. 99 egun gose greban izan ostean uztzi egin beharra izan du, espetxe politika nazkagarri honek bere borondatearen aurka enbutu baten bitartez elikatu nahi izan baitute.
Esan behar dugu gaur egun ere hilzorian zurkitzen dela Amadeu, organu asko “ukituta” baititu. Batez ere nerbio sistema, konsekuentzi handiak ekar diezaiokeelarik. Espetxe politika hiltzaileen gainetik, Amadeu bizirik eta aske! efemeride libertarioak ere izan genituen Jardineroren eskutik, eta adibidez, anarkismo inbidualistataz aritu zen, besteak beste.
Eta azkenengo orduan 3 gonbidatu izan genituen. Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeen kideak. Euskal gazte abertzaqle eta independentista erakundearen 30.urteurrena ospatzen da eurten eta honen inguruan aritu ginen. Egia esan, ordubete eskasean ezin izan genituen gai asko ikutu, baina beste saio baterako geratu ginen mahai ingurua jarraitu asmoz.
Hurrengo igandean Putzuzuloko kideak izango ditugu hemen eta gaztetxeaz nahiz gazte mugimenduaren inguruan arituko gera.
Be First to Comment