Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2007

hilerokoaren aurreko nahastea as noitesen

maiatzaren 14ko saioan leire aperribai unamuno (aulkian putzuzulo gaztetxeko informatika gelan) psikologoari eginiko elkarrizketa aireratuko dugu. leire tesia egiten ari da hilerokoak emakumeei sortzen dien nahastearen inguruan, ikertu nahiean zein neurritara arte sortzen dituen desorekak bizitzan
gogoan izan, astelehenetan 9-etatik 10-etara, as noites da radio lisboa

ARRAIOENEA 2AR RIMMELEZ DEKORATUKO DUGU

Aste honetan mahai berriyakin asmatzen badeu, rimmelez dekoratuko deu Arraioenea. Koldo Izagirreren azken poema liburua ardatz hartuta arituko gea ni eta nire abizena. Ostegunian 8tatik 9ta. Eta Arraioeneako lehio bat zabalduko dugu interneten inguruko zenbait berri izateko eta gero beste lehio bat irekiko deu (eguraldi ona iteuta) musikaren inguruko albiste batzuk izateko.

gusto badezue… ARRAIONEA 8TATIK 9AK INGURURA.

inesa gaxen

sorgina

2007ko maiatzaren 7: gaur as noitesen Inesa Gaxenen bizitza ezagutuko dugu. Emakume lapurtarrak bere azalean ezagutu zuen inkisizioaren krudelkeria

honez gain asteko diskan ladysmith blac mambazo taldea izango dugu, eta baita beste hamaika kontu interesgarri ere

betiko moduan astelehenetan, 9etatik 10etara: as noites da radio lisboa

NEÜ taldekoak puntuei erantzuten

Asteartean, maiatzak 8, NEÜ musika talde zarauztarreko kideak elkarrizketatuko ditugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Euren lehenengo diskoa kaleratu berri dute, “Maite Gorroto Zatitua” izenekoa.  Beraiekin solasalditxo bat izateaz gain diska horretako hainbat kanta entzuteko parada ere izango dugu.

 neu.jpg

Beraz, ez hutsik egin!!!