Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Atalka fresko-fresko dator!

Kaixo arraiozale!

KutiXiak… oh Kutixiak! Zer litzake gizakia gutiziarik gabe????


Aste honetan, Zarauzko KUTIXI izozkitegiko Mikel eta Jean Pierre izango ditugu Atalkan. (Udara ematen duen egun hauetan, zer aproposagorik izozkiez hitz egitea baino?).

22’00etatik aurrera, mundu honetan nola murgildu ziren, zertan datzan, orainarteko esperientzia eta izozkigintza artisauaren sekretu guztiez hitz egingo digute Kutixikoek.

Probatu nahi???

Egoitz Maya izan genuen Atalkan

Kaixo arraiozale!

Aurreko ostegunean Egoitz Maya izan genuen Atalkan gonbidatu. Makina bat kontu, istori, esperientzi eta ikastaro pasa-bizitakoa da Egoitz.    Eta horiei buruz jarduteko aukera izan genuen Atalkan.

Batetik, finantza aholkularia dugu Egoitz.  Eta finantza munduaren beste moduaz hitz egiteko aukera izan genuen.  Bestetik, parafarmazia baten jabea ere bada eta hori ere azaldu zigun pixkabat. Azkenik, musikaria ere bada eta horri buruz ere aritu ginen tor-torrea…

Orain artean ezagutzen ez genuen pertsona bat zen eta nahiko kontu, ideia eta kantu ekarri zizkigun gurera; milesker!

 

Aurrekoan entzuteko aukera izan ez zuenarentzat, podcastean aukera. Beti!

 

Barrez freskagarria, gaur 21’30etatik aurrera

urak dakarrena urak daroa
urak daroana dakar urak

mezu bat dakar, mezu bat daroa, urak
uraren edertasun ezkutuak, urak

mezu bat dakargu, mezu bat daroagu, guk
gure edertasun ezkutuak, guk

ilargi ezkutuzko gau honetan mezu bat
uhin hauek, amets honek

edertasun ezkutuzko mezua, uraren edertasun ezkutua
zugan gauza dadin, zugan ager dadin

ekarri gisan eroango zaituzten eder hori

Gaur inoiz baino gehiago, Izerditan Blai!

Kaixo entzule maiteok!
Gaurko eguraldiarekin ziur naiz zuotako asko izerditan blai egon zaretela, gu ere horrela ibiliko gara gaurko saioan. Gaurko prestatu dugun saio interesgarria da zinez, lehendabizi emaitzak emango ditugu, bereziki azpimarratuz eskubaloiko talde guztiek irabazi dutela. Aipatzekoa da ere saskibaloian gizonezkoek igoera fasea garaipen garrantzitsu batekin hasi dutela.

Playerotan ere badakizkigu zeintzuk diren finalistak, honen inguruan ere luze ta zabal jardungo gara. Hondartzan jarraituz Australia aldera joko dugu bertan jokoan den Drug Aware Pro 2011 txapelketaren berriak zuenganatzeko.

Hau guztia nahikoa ez balitz futbito txapelketa errepasatuko dugu, lehenengo partiduak jokatuta faborito bat edo beste agertu baita. Beraz badakizue ez galdu gaurko saioa beti bezala 20.00tatik aurrera!