Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Patiyoko Atzuak 17. eta azken sayua! Erroka taldea!

Kaixo kaixo entzule maiteok!

Ze pena e, hauxe izan da denboraldi honetako azken sayua… Triste gaude, baina oporrak behar ditugu eta lasai, datorren kurtsoan berriro bueltan izango gea bigarren denboraldiarekin!

Azken saio honetan Erroka taldeko Manex Pagola eta Iker De las Heras izan ditugu gonbidatuak, eskerrik asko etortzeagatik, pilla bat disfrutatu deu zuekin despedidako sayo hau. 2022an grabatu zuten haien diskoa, Alemanian eta 2023an kaleratu dute. Gure herriko festak girotzen dituzten bi mamarratxo dia Iker eta Manex, akordeoia eta biolina lagun dituztela. Ikusiko gea udan, festarik festa! Eta fruta jan!

Agurtzeko, denboraldi honetako laburpena itia erabaki genun, pereza emate zigun eta notiziyak edo sortzailian txokua prestatzia, jajajaja! Beraz, uda hontako egun resakosotan ezpakazue ezer iteko, entzun Patiyoko Atzuak!

Gehiegi luzatu gabe, uda earra pasa eta udazkenean ikusiko… ikusi ez, entzungo degu elkar!

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

ZarataZarautzen 17. urteurrena denboraldiaren agurrean

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 18, amaitutzat emango dugu gure 17. denboraldia. Eta hortarako irratsaio berezi bat egin dugu. Hain zuzen ere, HiruPutzu gaztetxean ZarataZarautz irratsaioaren 17. urteurren kontzertuak izan dira eta hauek zuzenean eskeini ditugu. Tartean esatari berezi batzuk ere etorri zaizkigu gure gela arroxera eta beraien hausnarketa eta abarrak ere entzungai izan dira.

Gaurkoa ere irratsaio historikoa. Entzun ezazue!