Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kontzertuak

Badatoz Pelayosanak!!!

gurekinJai giroa ez da faltako ez aurtengo txosnagunean urtero legez. Herritik eta herriarentzat antolatutako festa hauek hiru egun iraungo dute eta programa bete-beteta dator. Festa feminista eta aldarrikatzaileak izango dira aurtengoak ere. Txosnagunea partaidetzaren isla eta kulturartekotasunaren topagune izan dadin egin dugu lan, eta hala jarraituko dugu.

Horrekin batera, hondakinen kudeaketari ere erreparatu diogu eta honen harira herritarrak animatu nahi ditugu etxean dituzten edalontzi berrerabilgarriak ekartzera. Era berean, paella lehiaketarako jakinarazi nahi dugu platerak eta kubiertoak Gurekin Jaiek emango dituela. Eta balsak egitera animatzen diren koadrilei esan, erabilitako materiala berrerabilia edota birziklagarria bada, gure balioen artean dagoen naturarekiko errespetutik gertuago egongo garela.

Halaxe hortaz, brusa gerrian, baso berrerabilgarria poltsikoan eta euskara ahoan etor zaitez Munoara transpelaioak modu sanoan ospatzera!!!

EKAINAK 25

20:00 Transpelaioaren igoera

23:30 Udaletxeko txupinazora!

1:00 Kontzertuak:

Skasti

Pariak Bai

EKAINAK 26

11:00 Txosnen irekiera

12:30 Paella lehiaketa

17:00 Balsa lehiaketa

23:00 Kontzertuak:

Humus

Can’t explain

DJ Makala

EKAINAK 27

12:00 Trikitilariekin plaza-dantzak txosnetan

14:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko bazkaria

17:00 Sanpelaiora Sorginbanda batukadakoekin.

20:00 Manifestazioa Sanpelaiotik txosnetara: Heteroaraua apurtuz, gozatu!

22:00 Elektrofesta. Kaiolatik DJs:

Elektropeña

Hamar dozena

Rhinus Jaggerman

Ander Azkue

Arraio Irratiak 7 urte betetzen ditu

Zarauzko Arraio Irrati libreak 7 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta guzti hau ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu egun hauetarako:

-Maiatzak 20, Astelehena: Irratsaio berezia. 20:00etatik aurrera Arraio irratiko 99.3FMtik eta internet bidez.

irratsaio(1)

-Maiatzak 21, Asteartea: Astearte bidaiariak Putzuzulon, Berlin-Amsterdan-Paris bizikletan

bidaia(1)

-Maiatzak 23, Osteguna: Hitzaldia Putzuzulon, Hala Bedi irratiak 30 urte.

txarla2

-Maiatzak 25, Larunbata:

12:00tan Pelota eta Pala partidua Frontoi Txikin Izerditan Blai saioaren eskutik:

Pala partidua:

Iker-Egoitz
Haritz-Ruben
Xabi-Joseba

Pelota partidua:

Argote-Xalegi vs Argiñano IV-Aspiazu

pelota(1)

25a-2

14:30etan Bazkaria Putzuzulon.

Bazkalostean Jon Plazaola Monologoa eta Imanol Magoa. Ondoren, poteo musikatua

21:00etan Louri omenaldia Putzuzulon.

– Lobo Electrico
– Nuevo Catecismo Catolico
– The Safty Pins
– Anestesia
– The Astrozombies
– Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos

Gogoratu talde bakoitzak ordu erdiz joko duela eta EZ DITUZTELA BERAIEN ABESTIAK JOKO. OK Korral, Humedecidos eta Lou berari gustatzen zitzaizkion abestien bertsioak egingo dituzte soilik.

Eta urteurreneko kuña entzun nahi duenak, podcastean du:

LP aste honetako ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, bertako kolaboratzaile izandako LP izango dugu gurean. Berak gustoko duen musika jartzeaz gain, berekin sartzeko aukera edukiko dugu ordu eta erdi oso luze batez, zuek ere ez zenuketen aukera hau galdu beharko. Guzti honez gain aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu.

maiatzak_7_LP

Eta bide batez, gogoratu gure saioak 7 urte betetzen dituela eta horregatik festatxo antolatu dugula larunbat honetarako Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.

Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin.

zaratazarautz_maiatzak11_web

Euskal Herrian bada zer entzun

arrosa2013kartela_zarautz_2Badira hamar urte pasatxo Arrosa sarea sortu zenetik. Geroztik, sarea osatzen dugun Euskal Herriko irratiok gure eguneroko lan isilean dihardugu, helburu argi batekin; nork bere proiektu komunikatiboan elkarlanaren bidez euskara bultzatu eta sustatzea.

Hogeita bat dira sarea osatzen duten irratiak egun, sortu zenetik asko izan dira zerrendara batu direnak, eta bakoitzak bere izaera edukiagatik, nor bere ezaugarri propioekin, gure irratietan euskararen presentzia areagotzeko elkarlanean jarraitzen dugu urtez urte.

Euskarazko irratsaioen elkartrukea da Arrosaren gaur eguneko funtziorik garrantzitsuena, eta horrekin batera, irratigintzari dagokionez batak bestearengandik ikas dezakeenari (bai kontu teknikoetan eta baita bestelakoetan ere) garrantzia berezia eman diogu azken urteotan. Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzen jarraitzea izan da gure asmoa betidanik eta horrela izango da aurrerantzean ere.

Helburu horrekin hain zuzen ere, martxoaren 2an eta bigarren urtez jarraian, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Arrosa irrati sarearen ekimenez egun osoko egitaraua antolatu da “Euskal Herrian bada zer entzun” lemapean.

Goizeko 10etan hasita, eta goiz osoan zehar, tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: erredakzio tailerra, nola sortu irrati bat zerotik, zuzeneko emisioa kaletik, estudioko mahaiaren erabilera, uhinetatik sarera, albisteen tratamendua eta hizkuntza sexista, software libreak irratigintzan, automatizazio programak, audio editatzea, ahozkotasuna irratigintzan…

Parte hartzaileentzat bazkaria egongo da Putzuzulon bertan eta ondoren, arratsaldeko 17etatik aurrera: Arrosa sarea. Atzo, gaur eta bihar izenburupean mahainguru irekia edukiko dugu. Gure asmoa, sarean lan egiteak eskaintzen dituen aukerak aztertzea eta etorkizunera begira urratu beharreko bidea zehaztea izango da.

Izena emateko arrosa.sarea@gmail.com helbidera idatzi.