Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Bapateko Unibertsoa

Osinalde, Ganbara Berotzen eta Plazatik Gaztetxera hizpide

Kaxo kaxou!!

Aste santuan sayoik ein ez arren, lana beltz inda dator aste hontako Bapateko Unibertsoa. Osinalde, Ganbara Berotzen eta Plazatik Gaztetxerako saiuei eingo dieu errepasua. Patxi Iraolai ere aipamena nola ez eta Puntu-eraztunetan Ainhoa Lopen erantzuna izango deu. Zerbait geyo eska diezaiokeu aste hasierai?

20tatik aurrea, 99.3 FM!

 

 

 

Ganbara Berotzen bigarren saioa Putzuzulon ostiral honetan

Arraio Irratiaren 13. urteurreneko beroketa lanak aurrera doaz eta apirilaren 26an Ganbara Berotzen 2. saioa edukiko dugu Putzuzulon bertan.

Gaueko 22:00etatik aurrera 6 bertsolari edukiko ditugu lehian. Julen Zulaika, Beñat Jauregi “Fede”, AsierAzpiroz, Iñigo Izagirre, Ane Zuazubiskar,eta Aitor Salegi edukiko ditugu. Sarrera berriz, 3 eurokoa izango da. Eta lasai azaldu ezin duenak, Arraio Irratiak zuzenean emitituko du eta.

2 aste opor

Aupa aupa!

Ikasturtea luzeegia joan ez dadin, aste honetan eta hurrenguan Bapateko Unibertsorik ez da izango. Dana dala, apirilak 29an berriz itzuliko gea gure umore, informaziyo eta ilusiyo guztiyakin!!

Eskerrikasko oain arte entzun gaituzuen guztiyoi! Ondo izan!

Atlas, Prometeo ta Gra

Arabako finala eta Gipuzkoako Eskolarteko finalistak gurian!

Aupa aupa!

Aste hontakua re interesgarriya dator ba Bapateko Unibertsoa. Arabako finaleko bertsoaldirik honenak eta Gipuzkoako Eskolarteko finalista zarauztarrak izangoitugu: Aner Peritz eta Uxue Alkorta hain zuzen ere. Horrez gain Osiñalde gazte sariketa eta “Aitzoleten” puntu erantzuna izangoitugu.

 

Hau ta geyo astelenian 20tatik aurrea 99.3FM!!