Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Playerotako finalistak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere, opor luzueen ostean saio berri bikain bat eskaini asmoz. Horretarako gurean playeroetako ligako finalistak izango ditugu gela arroxean. Zirrara eta urduritasun askoko jardunaldia izan zen pasa den igandekoa eta bizipen horiek kontatuko dizkigute gaurkoan bertaratzen diren protagonistek.

Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzen errepasoa

Kaixo entzule, uda berri giro honekin herriko taldeen emaitzen errepasoa egin genuen atzoko saioan. Talde askok beren azken txapan sartuak direnez, beraien berri eman dizuegu.

Honetaz gain, playerotako emaitzen errepasoa eta kiniela aztertu genituen, entzun eta gozatu!

Gizonezkoen eskubaloi taldea mintzagai Xubanen eskutik

kaixo entzule maite!

Gaurkoan gizonezkoen taldeko eskubaloi kontuak izango ditugu aipagai. Horretarako Xubanen laguntza izango dugu, maila berrira nola egokitu diren kontatuko digularik.

Honetaz gain playerotako emaitzak eta sailkapena aztertuko dugu, baita hurrengo jardunaldiko kiniela egin ere. Hortaz ez hutsik egin!

Uxoa Ostolaza txirrindularia gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Udaberri giro honetan Uxoa Ostolaza izango dugu gela arroxean. Laboral Kutxako txirrindulariak hasi berri duen denboraldiaren inguruko xehetasunak emango dizkigu, baita taldeak eman duen urratsaz ere aurten maila goreneko lasterketa batzuetarako gonbidapena lortu baitu.

Beti bezala, hau guztia, 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Xabat Olaizola harri jasotzailea gela arroxean

Kaixo entzule maite!

Atzoko saioan Xabat Olaizola harri jasotzailea izan genuen gela arroxean. Berarekin harriaz ez ezik, herri kirolez eta pentatliaz ere aritu ginen. Lierna Osa ere gonbidatu genuen arren ezin izan zuen bertaratu, beste batean gerturatuki da gela arroxera.

Honetaz gain plaieroen jardunaldiko emaitzak ere errepasatu genituen. Hemeb duzue entzungai atzoko saio biribila, errektangularra, kubikoa….