Press "Enter" to skip to content

Egilea: Bashoaz

Geratzen zera edo Bashoaz!!! 6.Saioa!!

Gaurkoan batetik Goazen telesaileko artista handiena, gure Aldapetako langile fin, jator eta alaia… OIHANEE!!! eta bestetik, Robe eta Fitoren fan handiena, ez dakigu berarentzat KRAK-ak edo CRUSH-ak diren, baina dakiguna da gure AIMARRR beste behin gerra ematera etorri zaigula, bere txiste, humorezko esaldi eta genioarekin. Gainera, teknikari berri bat ere izan dugu, gure informatikari abilena, MARKEEL!!!

Beraz, ez zazue galdu gaurko saioa, zuen zain geratzen gara 🙂

Geratzen zera edo Bashoaz!!! 5.Saioa!!

5.saio honetan bi inbitatu berri izan ditugu. Bat mutrikutik etorri da, bere 4 lanpostu, josusitoren deia eta bere sekretu handienak kontatzera. Bestea berriz, Zarauztar peto petoa eta hainbat gauzen artean, gabonetako opari, plan eta gauza ezberdinak kontatu dizkizu. Ez zazue galdu bi artista hauek ezagutzeko aukera eta entzun gure irratsaioa.

Mila esker beste aldean zaudeten guztioi <3

Geratzen zera edo Bashoaz!!! 4.Saioa!!

Gaurko atalean Juan eta Unax berriz ere gurekin ditugu, bi mendizale, abeslari, jatun, musikari… betiko moduan beraien saltsan eta beraiekin batera, beste inbitatu berezi bat dugu, berezietan bereziena eta gu bezalako beste lotsagabe bat, IIAAANNN!!!!. Beraz, animatu gaurko saioa entzun eta gurekin batera parre batzuk botatzera!
Ez galdu!