Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Pottors ta Klito ATALKAN!!!

Atalkako Intxaur saltsa saioan gonbidatuak izango ditugu gaur gauean. Datorren asteburuan Putzuzulo gaztetxean ospatuko den Musika Errebolta Feministaren inguruan hitz egiteko, Pottors ta Klito taldeko kideak etorriko dira Arraio Irratira. Jardunaldi hauen inguruan hitz egingo dugu, baita taldeari buruz ere, formazio berriarekin orain gutxi estreinatu dira-eta. Emakumez osatutako taldeen musika entzuteko ere aprobetxatuko dugu.

Guztia, 22.00etatik 23.00etara, Arraio Irratian!!!

MEFEST

Atalkan jantoki beganoa

Gaurkoan atalkan, jantoki beganoko pare bat sukaldari izango ditugu.
Ematen ez badu ere, urte bete pasa da Putzuzulo Gaztetxeko sukaldean hileko lehen ostegunetan, animalirik gabeko jaki goxoak prestatzeari ekin ziotenetik, ZORIONAK!!!

Gonazpitan Lardaxkan, lesbianismoa

Gabon entzule maiteok,

Gaurkuan gonazpitan lardaxkanen laugarren saioa izango deu 21.30tatik aurrea. Beti bezela zuen belarriak kitzikatzeko agenda eta albiste feministak, eta hileko pertsonaia (Orioko Rosa Jimeno) izango ditugu, eta gai nagusi bezela bollerismua. Norbaitek bere esperientziya kontatu nahi badu, gustoa hartuko deu gela arroxan, telefono bidez edo facebook bidez, nahi dezuen bezela!!!

Gozatuko dezuelakuan, laixte gea zuekin!
muxu moriak!

6723578939_ae1279ceee_z

Zinema Itsua 4.saioa

Arratsaldeon!
Gaur gauean, 21:30tatik aurrera berriz ere izango gaituzue Arraio Irratiko uhinetan.
Bi gai jorratuko ditugu gaurkoan. Alde batetik, Pedro Almodovar zinegileataz arituko gara eta bestetik, apirilaren 19-26 bitartean Donostian izango den Giza Eskubideen XI.zinemaldiari buruz hitz egingo dugu.
Zinemaldian izango diren adibidetako batekin uzten zaituztegu

Laister arte!
Thelma eta Louise