Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Patiyoko Atzuak 4.3. Ibon Fernandez

Kaixo entzule maiteok,

Zemouz hasi dezue urteko hilabeterik tristeena? Hala diote, otsaila omen da hilabete tristeena. Baina guretzat umorea da tresna boteretsuena eta, horregatik, erabaki genuen saio honetan gure konplexuen inguruan idatzi eta horietaz barre egitea. Bata burusoiltxo izango dalako, agian, etorkizun baten eta bestia “laubegia” izateagatik. Horixe gea gu, BURUGAFOTAS.

Gure konplexuez gain, Mercosurretaz, irratiak gaur egun dituen erronkaz, gazte eta ez hain gazteen arteko arrakalaz eta beste mila kontuez aritu gara. Baina noski, beti bezala, gure protagonista gonbidatua izan da: Euskal Herriko ahots ezaguna, 1999an Euskaraokean hasi eta Gaztean amaitu duna, zauztarra eta saltserua. Chas egin eta gela arroxian agertu zitzaigun Ibon Fernandez, ojo, Gesalaga. Ze ona! Eskerrik asko gurian izateagatik, plazerra izan da.

Besterik gabe, entzun eta gozatu irratsayuaz.

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 4.2- Ostadar taldeko Mimi, Urko eta Nahia:

Arratsalde on, entzule maiteok:

2026ko lehengo saiua hementxe dezue entzungai. Urtia hasteko, sortzaileen txokoan kolaboratzaile berri bat izan genun eta Trumpek Venezuelan egindako esku hartzea izan zuen mintzagai. Aipatutako kolaboratzaile hori Jon Muñoa da (Noran anaia) eta Mexiko Hiritik politikaz jardun du.

Gure saioko izarrak, ordia, gonbidatua dia eta larunbatean Ostadar (Lakari-Arrano) plaierotako hiru kide elkarrizketatu genitun. Ano-ano-ano Lakari Arrano! Eskerrik asko Mimi, Nahia eta Urko gurera etortzeagatik. Kostata, baina azkenian konbetzitu genun plaierotako talderik onena gure programa etortzeko. Izane, Zarauzko plaierotan brillo pixkat falta zan eta hori ematia lortu du Ostadar taldeak. Elkarrizketan gai asko izan ditugu hizpide baina gehienbat talde kiroletan txarra izateaz harro eotiaz hitz egin deu. Ostadar taldean ez dulako inporta penaltiya edo “saque de banda” ez baituzu bereizten. Helburua lagunartean ondo pasatzia da. Dena den, sekretutxo baten berri eman ziguten gure gonbidatuak eta, beraz, KONTUZ BESTE TALDIAK! Euskal futbollerak entrenatzen hasi dia eta egurra ematea datoz!

Irratsaiuakin bukatzeko agendan berri eman genun, larunbatean bertan Hiruputzun entzungai eontzian Gailu eta Fly Shit taldea eta hurrengo ostiralean (urtarrilak 23), Oriyoko Gaztetxian Odei eta La Basun kontzertua. Horrez gain, gonbidatuek saioaren ondoren, Markinako desbiatuen festara juteko gonbita luzatu zuen.

Besteik gabe entzuleok, hurrengo saio arte eta besarkada bana.

1,2,3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 4. denboraldiya! 4.1. ITHAKA TALDEA.

Kaixo entzule maiteok!

Aspaldiko, zemouz zeate? Bueno, bueno, bueno… urtia bukatzeko hiru egun falta dia ta gu uaintxe hasi gea 4. denboraldiyakin! Ke fundamento… Gutako batentzat urte oso gogorra izan da, beraz, hurrengo urtia hobeto pasatzeko gidaliburu batekin hasi deu irratsayua: “12 aholku 2026 urteko egun txarrei aurre egiteko”.

Bestalde, faxismoaren gorakada bizitzen ari gean hontan, badirudi, elkartasuna delitu bilakatzen ari dela. Izan ere, Zestoako talde feministako kide batzuk kondenatu nahi dituzte, biolentzia matxista jasan zuen emakume bati elkartasuna emateagatik, beraz, elkartasun feminista, antiarrazista eta solidarioa ez daudela modan, …

Horren harira, Sarah Mardini siriarraz hitz egin nahi izan dugu: epaiketa baten zain dago, beste 20 inguru langile humanitarioekin batera, migranteak laguntzeagatik Europara iristen, … En fin, beste kasu argi bat, elkartasuna kriminalizatu nahi dela erakusteko.

Dena den, gaurko protagonistak Oriyo eta Zautzatik etorri zaixkigun Ithaka taldeko Josune, Leire eta Eneko izan dira. Tamalez, Arantzak ezin izan du etorri, baina bideo deian beste aldian gertu izan deu. Ithaka taldeko laukote mamarratxo hau etortzeko irrikaz ginan eta ilusiyo berezia in digu gurian izatiak, beraz, eskerrik asko! Beraien ibilbide musikalaz hitz egiteaz gain, Euskal Herriko musika panoramaz eta industria musikalaz ere aritu gea, bere argi-ilun guztiekin.

Gehiago jakin nahi? Ba entzun!

1, 2, 3 … TUMAMARRATXA!

3.17. Joseba Iztueta, migrazioaz, faxismoaz eta beste. Denboraldiko azken sayua!

Kaixo entzule maiteok,

larunbatian denboraldi hontako azken irratsayua in genun, Joseba Iztuetakin batea. Milla milla esker gurian izategatik. Plazerra da horrelako pertsona inteligentiak gurian izatia, hain ondo hitzeiten, plazer hutsa benetan.

Hosto berriak Berlinen eta sustraiak Zarautzen dituen artista da Joseba. Ia ia programa berak osatu du eta horregatik ere eskerrak eman ber dizkiou. Berarekin, migrazioaz, klasismoaz, arrazakeriaz eta 0. kasillaz hitz egiten egon ginan, besteak beste. Horretaz aparte, faxismo estatubatuarra eta faxismo sionista ere izan genituen hizpide.

Uda dator, somatzen da uda giroa egunotan eta atzuok ere udaz disfrutatu nahi deu, faxisten misilek uzten badigute behintzat. EHZtan harrapatu gaitzala ekaitzak! Besterik gabe entzule maiteok, datorren denboraldian entzungo dugu elkar, bueno, zuek guri hobe esanda jeje

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.16 – Lara Zapirain eta Hodei Iriarte desberdina izateari buruz:

Kaixo, entzule maiteok:

Azkenengo saio honetan, beti bezela, hainbat gai izan ditugu hizpide. Horien artean, laguntasunaren inguruan aritu gara sortzaileen txokoan eta atzotako batek seigarren mailako olerkia eskaini zien bere lagunei.

Gure irratsaioko gatza eta piperra , ordia, gonbidatuak dira eta bueno, larunbaten gela arroxan izan genitun Lara eta Hodei. Bata dantzaria afizioz, bestia ofizioz eta dantzaz ez ezik, laguntasunaz kuadrilaz eta helduaroan desberdin izatiaz jardun genun berriketan. Ezin deu aipatu gabe utzi hemen, gure bi gonbidatuek programara zetozela esateko intzuen bideua in diguen onena izantzala. Horrez gain, laguntasuna eta profesionaltasuna bateragarriak diala ere aipatu ziguen eta horren adibide izantzan iaz Victoria Eugenian aurkeztu zuten “Garaipenik ez da inboluziorik gabe” piezan. Eskerrik asko bihotzez biyoi etortzeagatik!

1,2.3 TUMAMARRATXA!