Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Iraia Eliasi elkarrizketa Arraio Irratian

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Zarauzko lagunen ekarpen bati egin diogu lekua. Gaurtik aurrera, alfonbra gorriak hartuko du Donostia zortzi egunez, Zinemaldiaren 63. edizioa medio.

Euskal zinemari dagokionean, Amama pelikula izango da sail ofizalean estrenatuko delako sona eragin duena. Bertako protagonistetako baten hitzak jaso ditugu jarraian, Arraio irratiko lagunen eskutik, Iraia Elias aktorearenak, hain justu.

ZarataZarautz saioa asteartean hasiko da

Datorren asteartean ZarataZarautz irratsaioaren 10. denboraldiarekin hasiko gara!!! Arraio Irratian egiten dugun saioa Irailaren 8an hasiko gara betiko orduan, gaueko 21:30etatik aurrera. Hala ere, Lagun Izoztua beranduago hasiko da saioan beste konpromezu batzuk medio.

Hortaz, asteartean zita zaratatsua duzue Krixpin eta B Jaunaren gidaritzapean!!!!

irailka_8_lehena-1

Arraio Irratian parte hartu nahi?

Iepa kaixo!!! Datorren irailean ekingo dio Arraio Irratiak bere hamargarren ikasturteari. Ibilbide luze bezain oparo honetan, Urolako kostako biztanleen bozgoragailu lanak egin, eta botereek gidatutako komunikabideen aurrean alternatiba bat eskeini du Arraiok.

santaklarak eskuorria web-1

Irailetik aurrera ordea, iñoiz baino indartsuago nahi ditugu astindu FM-ko uhinak, eta horretarako zuen ideia, burutazio eta ahotsak beharrezkoak dira. Irratsaio berriez osatu nahi dugu irratiko parrilla, eta seguru zuen buru nahiz bihotzetan badela irratia aberastuko duen proposamenik.

Irratsaioek formatu eta maiztasun ezberdinak eduki ditzakete, astean behinekoa, bi astean behinekoa, zuzenean nahiz aurrez grabatuta….. aukera ezberdin asko daude,denak balekoak eta denak aberasgarriak.

Beraz badakizue, astindu zuen neurona eder horiek eta goazen guztiontzako tresna egokia den irratiari bultzada bat ematera!!!!

Hileko azken igandetan biltzen gara Putzuzulo Gaztetxean, arratsaldeko 17tan!!!

Edota nahiago baduzue helbide hauetan:

Info@arraio.net
facebook.com/arraio.irratia
twitter.com/arraioirratia.

GORA ARRAIO!!!! REDIOOOOOO!!!