Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Urrunetik Gertu astelehenean itzulko da

Ekhiñe Eizagirre Zarauztar Preso Politikoaren testuekin egiten dugun saioa astelehenean hasiko da berriz ere. Printzipioz, eta aurreko urtean bezala, hilean behin irratsaio bat egiteko intentzioa dugu, testuak amaitzen diren arte. Hortaz, astelehen honetan, Otsailaren 1ean eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunetik Gertu saioarekin hasiko gara.

EKIÑE MARRAZKIA

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere prest

Urteko lehen ZarataZarautz saioa ere prest dugu Arraion. Asteartean, ohiko hirukotea musika ziztatzen ibiliko gara, eta zorte apur batekin Meltxor Gaspar eta Baltasarrekin seikote bihurtuko gara. Gogoratu zita zaratatsua duzuela Zarauzko irrati librean, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_1_gu

Urteko lehen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.