Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Andoni Olariagaren hitzaldia entzungai

Atzo, Zarauzko Arrano tabernanIndependentzia lortu edo identitatea mantendu” hitzaldia eduki genuen Andoni Olariagaren eskutik. Andonik hainbat komunikabidetan plazaratu ditu bere hausnarketak. Besteak beste, Garan edota basque.criticalstew.org atarian.

IMG-20160422-WA0006

Halaber, eta beste hainbat kiderekin batera, Txalaparta argitaletxearekin ere argitaratu du liburu bat: Independentzia helburu.

Hitzaldia podcastean duzue osorik:

Lagun Izoztua eta Krixpin ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa bi esatariren esku geratuko da. Ernia taldeak Moganbo aretoan eman behar duen kontzertuaren ondorioz B Jaunak huts egingo digu aste honetan. Hala ere, ordu eta erdiko zarata dosia edukiko duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_12_bjaina_gabe

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.