Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Tatto Circus jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan Tatto Circus jaialdia izango dugu hizpide. Añorgako Firestone lantegi okupatua burutuko da aurten presoen aldeko piercing eta tatuaja jaialadi solidarioa. Guk, antolaketan ibili den kide bat elkarrizketatuko dugu eta 3 egunez egongo den guztiaz jardungo gara. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Corazon Del Sapo zuzenean Ruestan

Aste honetan bertan, El Corazon Del Sapo taldeak Putzuzulon joko duela jakin dugu. Maiatzaren 6an izango da kontzertua, sari itzela urteetan Gaztetxean lanean egon diren pertsona guztientzat. Arraiokide batzuk, 2002an Ruestan ikusteko aukera izan genuen, Mala Raza zigiluaren 10. urteurrenean, eta disko gogorretik berreskuratu ondoren ikusgai jarri dugu. Gogoratu sarrerak Apirilaren 5ean jarriko direla salgai. Ea Arraio Irratikoentzat sarrerarik geratzen den!!!

Oihan Larrañaga: “Pete Seeger mugarria izan zen AEBetako folk musikan eta herri mugimenduetan”

Bizitza osoa eskaini zion Pete Seeger musikariak kantak bildu, moldatu eta sortzeari, eta horrek bihurtu zuen AEBetako folk musikaren berpizkundearen ikur eta mundu osoko protesta abestien erreferente. Haren zenbait kanta kanta moldatu ditu orain Lou Topet taldeak, eta omenaldia eskainiko dio martxoaren 26an, Loraldia jaialdiko programaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian.

Harkaitz Cano idazleak euskaratu ditu abestiak, eta gonbidatu sorta ere izango da taldearekin batera oholtzan. Ba moldaketa horretaz xehetasun gehiago ekartze aldera, Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute Lou Topeteko Oihan Larrañagarekin.