Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Aurtengo programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan

2017-2018ko programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan Arraio Irratia osatzen dugun kideok. Putzuzulo Gaztetxearen urteurreneko ekitaldiarekin bat egingo dugu gainera.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara irratsaio berezia egingo dugu FM eta internet bidez eta desobedientziaren kantubirarekin ere bat egingo dugu.

Berrikuntzekin dator irratiaren programazio berria. Esaterako, aurten bi saio berri ekoitziko ditu Arraiok, Kitzika irratsaioa eta Bapateko Unibertsoa irratsaioak hain zuzen ere.

Agurrak ere izango ditugu. Kaiolatik irratsaioak esaterako, agur esan digu 11 urteren ostean. AGUR ETA OHORE KAIOLATIK. Bolloenea irratsaioak ere ez du jarraituko.

Baina programazio berriaren nondik norakoak, esan bezala, larunbatean 11:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Pepino eta Bolbo ZarataZarautzen

Aste honetan, Orreaga 778ko kideak diren Pepino eta Bolbo edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Aspaldian gurera gerturatu gabe ziren bihar eta berriro bildu ditugu ordu eta erdiz gustoko duten muaika jartzeko. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Etengabeko Zarata jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Etengabeko Zarata jaialdia izango dugu hizpide.

Trintxerpeko Moganbo aretoan eta Larratxoko Kultur Etxean burutzen den jaialdia da honakoa eta aurten 15 urte beteko ditu. Eta horretarako jaialdiaren antolatzailea den Fres izango dugu gonbidatu.

Aste honetako irratsaioa gainera ordubetekoa izango da eta 22:00etatik aurrera entzun ahalko duzue.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN