Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

“Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto delituak” tailerra entzungai Presio Heltzea irratsaioan

Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean egin zen “Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto delituak” tailerra entzungai edukiko duzue Presio Heltzea irratsaioaren eskuti.

Euzkadi S.A. liburu aurkezpena Putzuzulon

Ostegun honetan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ahoztar Zelaieta izango dugu Putzuzulon bere “Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV” liburua aurkezten. Arraio Irratiaren 12. urteurreneko egitarauaren barruan burutuko da hitzaldia eta ondoren luntxa edukiko dugu.

Angula Ustelak hitzaldia Presio Heltzean

Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik aurrera, Presio Heltzea irratsaio berri bat izango duzue. Oraingoan, Arraio Irratiaren urteurrenaren barruan Putzuzulon antolatu zen ANGULA USTELAK hitzaldia izango duzue entzungai. Bertan, Ainhoa Intxaurdieta eduki genuen hizketan Erraustegiaren inguruko kontuekin.

Irratsioa esan bezala, 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai. Errepikapena berriz, ostegunean 15:00etatik aurrera.