Aurten Naspelayoetan ere Arraio irratia presente egongo da Txosnagunean. Ekainaren 25 eta 26an, gaueko 20:30etatik aurrera afaritan emango dugu bertan. Aurten ere, seitan burrutoak eta patata razioak edukiko ditu hurbiktzen den edonork. Gogoratu dena beganoa izango dela. On egin!!
Egilea: arraio
Podcast: Play in new window | Download
Gaur ere ZarataZarautz irratsaioa edukiko dugu eta B Jauna bueltan edukiko dugu gainera. Hortaz, hirukotea egongo gara zarata apur bat jartzen 21:30etatik aurrera.
Irratsaioa podcastean duzue. PLaylista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Bi astez huts egin ostean, ZarataZarautz irratsaioa itzuliko da Arraioko uhinetara. Konpromezu pertsonalak medio ezin izan dugu irratsaioa egin baina gaur Krixpin eta Lagun Izoztua irratsaioa egiten egongo gara gogo biziz, 21:30etatik aurrera.
Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Gaur, 21:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaio berri bat edukiko dugu. Bertan, Putzuzulon Ahoztar Zelaieta kriminologoak aurkeztu zuen Euzkadi S.A. liburua edukiko dugu hizpide.




