Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Prest puntuari erantzuteko??

Datorren asteartean, azaroak 28, Egoitz Lasa eta Ainere Tolosa aktoreak izango ditugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Aste honetan ez dute etortzerik izan eta hurrengokora atzeratu dugu elkarrizketa.

Zine, antzerki eta telebista munduan beraien esperientzien berri emango digute (Kutxidazu bidea Ixabel, Wazemank..). Baina horretaz gain beraiek gehiago ezagutzen ere saiatuko gara. Benetan ere horrelako umoretsuak ote dira?

Aurrekoan etorri ez zirelako erantzuteko puntu zailagoak jarriko dizkiegu eta Test Psikoteknikoan gehiago estutuko ditugu….

Bukaeran, eskualdeko kultur-egendaren berri ere emango dizuegu. Beraz, ez hutsegin!!!!


Ainere ta Egoitz

Errepresioaren aurkako kontzertua, zuzenean!

Larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean Anestesia eta Gaizkiñe taldeek txantaia ekonomikoen aurkako kontzertua eskeiniko dute 21:30tan. Ondoren DJak arituko dira musika jartzen eta Arraio Irratian hau dena entzuteko aukera izango duzue.


Kartela

Asteburuko grabaketak!!

Gaztetxearen urteurren ekitaldien barruan Arraio Irratiak bi kontzertu grabatu ditu. Larunbatean Pariak Bai talde zarauztarrak eta igandean Anarik eskeinitakoa. Jon Benito eta Maialen Lujanbio ere aritu ziren bertso-poesia errezitaldian eta hau ere entzungai duzue. On egin!

Ah! Eta gogoratu datorren azaroaren 5ean IRRATI MARATOIA burutuko dugula! Bertan ikusiko gara!!

Urriaren 27tik azaroaren 5era Putzuzuloren urteurrena!

Jada urte bete egin dugu Zarauzko Gaztetxean. Urte bete gazteon ilusio eta indarrarekin lorturiko etxean. Arraio Irratiak zorionak eman nahi dizkie Putzuzulo amets fabrikan turno ezberdinetan lanean aritu diren guztiei. ZORIONAK!!

Urteurren hau ospatzeko ekintza mordoa antolatu dira, argipenak HEMEN aurki ditzakezue. Gure aldetik esan, datorren azaroaren 5ean, urteurrenaren ekitaldi sorta amaitzeko, IRRATI-MARATOIA antolatzen gabiltzala. Bertan Arraio Irratiko irratsaio denek 30 minutu izango dituzte programa berezi bat egiteko. Arratsaldeko 4retatik gaueko 11ak arte etenik gabe arituko gara herritarroi irrati bat nola egiten den erakusten. Esan, 7etatik 8etara irrati libreei buruzko DokuMental interesgarri bat eskeiniko dugula Gaztetxean bertan.

Arraio

Besterik gabe, ondo segi!