Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

2010eko Kopla Txapelketa ere entzungai dago

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean urtero bezala ospatu zen Kopla Txapelketa entzungai dago iada. Gogoratuko zareten bezala, Euskara astearen barruan ospatzen den txapelketa hau, Abenduaren 10ean izan zen eta sekulako jendetza elkartu zen bertan. Aurtengoan gainera, Amets Arzallus izan genuen irabazle.

Arraio Irratiak, urtero bezala zuzenean emititu zuen saio hau eta orain sarean duzue oso osorik entzun nahi baduzue. Podcastean klik egin besterik ez duzue:

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!

Kaixo irratikide!!

Pasa den igandean ere irratsaio eder bezain interesgarri bat burutu genuen Arraio Irratiko sintonian. Gaueko 21:00etatik 23:00ak arte gai ezberdinak jorratzeko parada paregabea izan genuen.
bf
Hasteko, betiko lez, efemerideak errepasatu genituen, bai Wikipediakoak eta baita Jardinerko jaunak ekarritakoak ere. Jarraian Gurekin Jai Txosna Batzordeak eskeinitako prentsaurrekoa aireratu genuen. Gonbidatua berriz, Bilgune Feministako kidea izan zen, abortuaren inguruan mintzatu ginelarik.

Eta, nola ez, hauteskunde gaua izaki, Info7rekin konexioak egin genituen, eta gu ere analista politiko bilakatu ginen, une batez.

Hau guztia eta gehiago gertatu zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean, entzun ezazu!!

Igandeko eztul konpletoa

Kaixo irratikide!!t

Aurreko igandean ezin izan genuen zure irrati saio gogokoena, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula alegia, grabatu. Baina maitzaren 31ekoa bai!! Eta gainera gauza interesgarri pila bat komentatu genituen.

Besteak beste, efemerideak errepasatu genituen, bai Wikipediakoak eta baita Jardinero gure kolaboratzaileak ekarritakoak ere. Honen ondoren, Eneko izan genuen gurean Aste Solidarioaren berri ematera. Honela iritsi ginen gaueko 22:00etara.

iiBaina 23:00arte denez gure irratsaioa, ba bigarren tarteari ekin genion eta hortarako beste gonbidatu batzuk genituen: zarauzko hautetsi independentistak. Apartheid-aren 6. urteurrena aitzaki modura hartuz, egora antidemokratiko honen inguruan solastu ginen europar hauteskundean ere hizpide izan genituelarik.


Entzun ezazu irratsaioa!!

M-21 Greba Orokorreko jarraipen berezia, ZUZENEAN!

Kaixo!

m21
Gaur maiatzaren 21a da eta Hego Euskal Herrian gehiengo sindikalak greba orokorrerako deia zabaldu du. Arraio Irratiak ere bat egin eta lehen eskuko informazioa emanaz ibiliko gara egunean zehar.
Berri hau eguneratzen joango gara….