Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Entzun azken ZarataZarautz irratsaioa

Martxoaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan Juanma izan genuen gonbidatu bezala. Bertan, emakume ahotsak izan ziren protagonistak ordu eta erdiko irratsaioan. Atzoko saioan, Life… but how to live it?, Melt Banana, Romantic Gorilla edo Holy Moses bezalako taldeak entzuteko aukera izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Martxelo Diazen hitzaldia ere entzungai duzue

Azken aldian ohikoa den bezala, beste hitzaldi interesgarri bat izan genuen atzo Zarauzko Arrano Tabernan, Arranopola Kultur Taldeak antolatua.

Bertan, GARAko kazetaria den Martxelo Diaz izan genuen Arabiar Mundua Iraultza Gosez izenburupuean emandako hitzaldian. Azken hilabeteetan Egipto, Tunis, Aljeria, Libia, Qatar, Yemen… eta arabiar munduko beste hainbat estatutan izandako borrokak eta guzti hauen zergatia azaltzeko intentzioarekin etorri zitzaigun kazetaria.

Arraio Irratia ere bertan izan genuen hitzaldia grabatzen eta iada entzungai duzue Podcastean. Bestalde, hitzaldi hau larunbat honetan ere FMko uhinetan entzun ahalko duzue 10:00etatik 11:00etara.

Memoria Historikoaren jardunaldiko hitzaldiak entzungai daude

Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari diren Memoria Historikoaren inguruko jardunaldietako hitzaldiak entzungai daude iada.

Otsailaren 21ean, Getariaren Sustrai ekimeneko bi kide izan genituen. Hauen ostean Jon Benito ere izan genuen Zarauzko Memoria Historikoaz hizketan.

Otsailaren 22an, Iñaki GIl de San Vicente izan genuen Gaztetxean.

Eta amaitzeko, Otsailaren 23an, Euskal Herriko egiaren batzordeko Antton Gomez eta Gotzon Garmendia izan genituen.

Gogoratu hitzaldiak podcastean dituzuela. Eta oraindik ere, jardunaldiekin amaitzeko, Martxoaren 19an Jesus de Cos Borbolla Maquis-eko kidea edukiko dugula, “Ni bandidos, ni vencidos. La Guerrilla antifranquista en Cantabria“ren inguruan.

Entzun ezazue Ahuntzen beste eztul bikain bat

Bi ordu pasatxoko irratsaioa eskeini ziguten Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideek. Malintxek beste behin ere ezin izan zuen Arraio Irratiko uhin libreetan izan baina Lagun Izoztuaren laguntzaz (Aupa hi!!!) benetan saio interesgarria izan genuen.

Lehen orduan, Bartolo ekarri zuten gogora Edonatok eta Jardinerok. Horretarako, telefono dei pare bat erabili zituzten beraien lagunekin hizketaldia izateko eta larunbatean bere omenez musika plazan izan zen ekitaldia gogorarazteko. Inoren Ero Ni taldeko MIkel Abrego (;)) ere gela arroxean izan genuen, bai Bartolo gogorarazteko eta baita bere ibilbide musikalari errepaso bat eman eta gaur egun dituen proiektuez hitzegiteko.

Eta amaitzeko, Labi ere irratsaioan izan genuen. Asteak bere atzetik ibili ostean, azkenean irratira etortzen hausartu zen. Bere egungo egoerari errepasoa eman genion eta jasan duten prozesu guztiaren hausnarketa txiki bat ere egin genuen.

Saioa osorik entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Sarean dago Aiora Epeldek eskeinitako hitzaldia

Arranopola Kultur taldeak Zarauzko Arrano tabernan eskeinitako beste hitzaldi bat sarean dago iada. Bertan Aiora Epelde eduki genuen Emakumeak eta Espetxea izeneko hitzaldian.

Lehenik, Fresneseko espetxean, 2004ean hainbat presok eginiko bideo bat ikusteko aukera egon zen eta honen ostean, Aiorak espetxean bizitako esperientzia pertsonalaz hitzegin zigun.

Guzti hau entzun nahi baduzue, Arraio Irratiko uhin libreetan entzun ahalko duzue larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 11:00etara edo bestela Podcastean duzue: