Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

TELP tailerren inguruko hitzaldia entzungai duzue

Martxoaren 31ean Zarauzko Antoniano Aretoan antolaturiko TELP tailerren inguruko hitzaldia entzungai duzue.

Zarauzko Korrika Batzordeak antolatuta, TELP tailerretan parte hartzen duen lagun bat izan genuen hitzaldian. Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Eta bide batez, gogoratu larunbat honetan, Apirilaren 2a, FM bidez entzun ahalko duzuela goizeko 10:00etatik aurrera

Arraio Irratiko Udaberriko programazioa martxan da

Udaberria iritsi zaigu eta horrekin batera Arraio Irratiko Udaberriko programazioa martxan da. Negukoarekin alderatuz, badira aldaketa berri batzuk oraingoan.

Lehen aldaketa esanguratsuena, Zarautzen bertan eginiko irratsaio berri bat izango dugula da. Asteazkenetan, gaueko 21:30etatik aurrera (edo Izerditan Blaikoek amaitzen dutenean) Barrez izeneko magazine berri bat edukiko dugu.

Honez gain, ostiraletan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Koska Irratian egiten duten Irauli Uhinak, Euskal Herriko Gazteen magazinea entzun ahalko duzue.

Gainontzean, berdin jarraituko du gure programazioak, baita guk ekoizten ditugun irratsaio guztiak ere. Honez gain, gogoratu irratian kolaboratu edo saioren bat egin nahi duen edonork ateak zabalik dituela gurean!!

Nobedade berriekin jarraituko dugu beste astearte zaratatsu batean

Martxoaren 29ko ZarataZarautz saiorako ere nobedade berriak lortu ditugu. Hasteko, Hilkar taldearen diska berriaren kantutxoren bat jarriko dugu. Zarauztarrek CD bat atera dute eta lehen doinuak entzuteko parada izango dugu.

Honez gain, Lengua Armada zigiluaren binilo batzuk ere ekarriko dizkigu B Jaunak. Guzti honez gain, Putzuzulon antolatuak ditugun kontzertuez ere mintzatuko gara. Besterik gabe, gaueko 21:30ak arte!!

Jon Benitoren liburu aurkezpeneko audioa entzungai dago

Martxoaren 22an, asteartean, Azken Portu auzoko Kristau biltokian antolaturiko liburu aurkezpenaren audioa entzungai duzue iada. Bertan, Gari Berasaluzeren gidaritzapean, Jon Benitoren Bulkada liburuaren aurkezpena burutu zen.

Aurkezpen hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Aldez aurreti, mila esker 111 akademiako lagunei:

Irratsaio berri bat dugu Arraion!!!

Asteazkenero, 21:30etatik aurrera!!!!

Aldaketa garaiak, garai aldaketak

hau ez da sekula izan uste izan zenuen hura,
baina hurbil daiteke desio duzun horretara;
desioak hurbilduko gaitu, desioak hurbilarazten bagaitu…

orain da beti amestu izan dugun udaberri berria
eman bide, egin bide

haserretu zaitezte! eskatu digute,
gu ordea
askatasuna gerritik helduta aurrera goaz
zoriona gerritik helduta aurrera goaz

Barrez hastera doa, Barrez hastera goaz!