Arraiokide ohia den eta Munstroa antzezlanaren zuzendari eta aktorea den Urki Muguruzak webgunea ireki du bere emanaldien berri emateko. Bide batez, gogoratu ostiral honetan Zumaiako Aita Mari Zineman izango dela Munstroa bere antzezlana egiten.
Egilea: arraio
Podcast: Play in new window | Download
Gurekin Jai festa batzordeak prentsaurrekoa eman zuen atzo, Urriaren 4an Putzuzulo Gaztetxean bertako kide bat Audientzia Nazionalera deitua izan delako adierazpena hartzeko. Prentsaurrekoaren bideoa jarraian duzue:
Audioa berriz, podcastean:
Indonesiatik bueltan, ZarataZarautz irratsaioekin hasteko gogoz gara berriz ere. Ia denborarik ez dugu izan saioa prestatzeko baina dugun “monoa” nola edo hala pasa behar…
Biharko irratsaioan Krixpin eta B jauna izango ditugu soilik, Lagun Izoztua datorren astean itzuliko delarik. Gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera eta iada internetez ere Arraio entzutea duzuela




