Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo

Astearte honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo, Putzuzulo Gaztetxean egongo den kontzertu baten ondorioz. Bertan, bi talde Italiarren bisita edukiko dugu, Repulsione eta xKATExMOSHx taldeak hain zuzen ere.

Bestalde, ostegun honetan, urtarrilaren 5ean, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarauzko kideak gure biniloekin belarriak zulatzen. Gaueko 23etatik aurrera eta Arranopolakoen baimenarekin, HHH, Masshysteri, Dropdead, Signal Lost eta beste hainbat talderen doinuan entzun ahalko dituzue.

Euskal Herrian bada zer entzun! jardunaldien aurkezpena egin dugu

Atzo, Abenduaren 29an, Bergarako Gaztetxean elkartu ginen Arrosa Irrati Sarea osatzen dugun Euskal Herriko hainbat irrati libre. Bertan, Otsailaren 25erako Gaztetxean bertan antolatu dugun Euskal Herrian bada zer entzun!! jardunaldien aurkezpena burutu genuen.

Jarraian dituzue prentsaurreko honen bideo eta audioa:

Uhaina Bikaina saio berri bat entzungai edukiko duzue

Info7 irratian gure Zarauztar Surflari gogokoenak egiten duen Uhaina Bikaina saio berri bat entzungai edukiko duzue gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hil honetako saioan, Eddie Aikau, Waimeako lehen soroslea izango da hizpide. Bere bizitza, bere erroei so egin zituen ekimenak, olatu handietan zuen maisutasuna, itsasgizon gisa zuen esperientzia, bere ibilbidea, eta bere desagerketaren berri emango da.

Atzoko Kopla Txapelketa entzungai duzue

Atzo Putzuzulo Gaztetxean ospatu zen urteroko kopla txapelketa entzungai duzue. 10 bertsolarik osaturiko txapelketan Beñat Gaztelumendi izan zen onena, finalean Mañukortarekin kopletan ibili ostean. Berarentzat izan zen zintzarria.

Azken unean Xabier Silveirak huts egin zuen baina hala ere sorpresa batzuekin eta giro bikainarekin 3 ordu luzez, festa bikain batez gozatzeko aukera izan genuen. Agosti eta Barrena, Jon Sarasua, ohiko aurkezleak…

Kopla txapelketa podcastean duzue.