Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Eskuz Esku, denon artean bideoa

Apirilaren 27an urtebete egingo da Labi eta Xaporra Santa Barbaran zintzilikatu zirela. Horregatik, sarean zintzilikatu den bideo hau ikustea gomendatzen dizuegu. Bertan, gertakari guzti honen kronika txikia eta burutu ziren hainbat ekintza isladatzen dira, baita salatari anonimoaren ilea ere. Gomendagarria oso bistarazo bat ematea.

Felixen bisita ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautzen Felixen bisita edukiko dugu beste behin ere. Eta oraingoan ere proposamen berezi batekin etorriko zaigu gurera. Jarraian berak idatzi digun mezutxoa:

Zer dute komunean musika estilo ezberdineko irudiko LP guzti hauek? Ba guztiak Alternative Tentacles zigiluak argitaraturikoak direla. 30 urte baino gehiago daramatza zigiluak “terrorismo kulturalean” murgilduta. Dead Kennedys, Amebix, D.O.A., Man is the Bastard, Alice Donut, B.J.K., Les Thugs, Dead & Gone eta beste hainbat talderen lanak kaleratu ditu.

Gogoratu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzuela FMko 99.3an edo internet bidez.

I Jaunaren omenez eginiko irudi batzuk ikusgai dituzue

Urtarrilaren 11ean I Jaunaren omenez egin genuen irratsaioaren inguruko irudi batzuk ikusgai dituzue sarean. Gogoratu egun horretan urtebete egin zela gure irratikidea den I Jauna atxilotu zutela. Horregatik, eta omenaldi modura, irratsaio berezia egin genuen Zarauzko Musika Plazatik.

Jarraian ikusiko duzuen bideoan, I Jauna beraren dei bat entzungo duzue, asteazkenean bertan zuzen-zuzenean egin genuena:

Entzun atzo I Jaunaren omenez egin genuen saioa

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa: