Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Getariako Gaztetxean izango den Desastrozombies eta Terrible Feelings taldeen kontzertuagatik. Datorren astean itzuliko gara gogo biziz zuen belarriak berotzeko asmoz.
Egilea: arraio
Podcast: Play in new window | Download
Euskal Jaien bezperan, astearte honetako ZarataZarautz saioan B Jauna eta Lagun Izoztuaren ahots sensualak edukiko dituzue entzungai. Krixpinen baja izango dugu biharkoan, urtean behin lan egiten du eta aste osoan ez dugu gurean izango. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.
Podcast: Play in new window | Download
Astearte honetan Toritoren bisita edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan. Bere bigarren bisitan gure gela arroxa beltzez margotzera etorriko zaigu, azken aldian lortu dituen Crust doinuekin, hitzegiteko gogo gutxirekin, eta belarriak zulatzeko asmoz.
Beti bezala, bihar zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera.
Podcast: Play in new window | Download
Aurreko astean opor txiki batzuk hartu genituen eta ez genuen ZarataZarautz irratsaioa egin. Aste honetan ordea, gogo biziz bueltan gatoz zuen belarriak zulatzeko asmoz. Gaurkoan gainera Mattingun edukiko dugu gonbidatu bezala Krixpinen tokia betetzen, nahiz eta musika gehiegi jartzen ez diogun utziko. Gogoratu beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.
Podcast: Play in new window | Download
Hilabete honetako Juanmaren ZarataZarautz irratsaioa bihar bertan izango da. Oraingoan OOOOOOOOOOOOOOOH hitza edo ohiua duten abestiak jarriko dizkigu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.



