Arraio Irratiaren urteurreneko ekitaldien barruan, solasaldi oso interesgarria dugu gaur, osteguna. Bertan, Gasteizko Hala Bedi Irratiko kideak edukiko ditugun beraien 30 urteko ibilbideari errepasoa egiten. Hau dena, arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da Putzuzulo Gaztetxean.
Arraio Irratiaren 7. urtemuga ospatzen ari garen honetan, MFESST-aren inguruan jardungo gara ZarataZarautzen. Aurreko astebukaeran izan ziren jardunaldien inguruan hitzegingo dugu bertan parte hartu zuten hiru kiderekin. Gogoratu beti bezala, zita zaratatsua duzuela Arraio Irratiko FMko 99.3an (Zarautzen bazaudete) edo internet bidez.
Bazkalostean Jon Plazaola Monologoa eta Imanol Magoa. Ondoren, poteo musikatua
21:00etan Louri omenaldia Putzuzulon.
– Lobo Electrico
– Nuevo Catecismo Catolico
– The Safty Pins
– Anestesia
– The Astrozombies
– Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos
Gogoratu talde bakoitzak ordu erdiz joko duela eta EZ DITUZTELA BERAIEN ABESTIAK JOKO. OK Korral, Humedecidos eta Lou berari gustatzen zitzaizkion abestien bertsioak egingo dituzte soilik.
Eta urteurreneko kuña entzun nahi duenak, podcastean du: