Defenestre Fest jaialdiak utzi digun iltzeari aurre egiteko, beste ZarataZarautz irratsaio bat edukiko dugu astearte honetan. Gonbidaturik ez dugu izango baina betiko hirukotearen biniloak ziztatzen jardungo gara ordu eta erdiz, beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan eta internet bidez.
Aste honetako ZarataZarautz saioan, Putzuzulo Gaztetxean ospatuko den Defenestre Fest IV jaialdiaz jardungo gara. Aurten ere, 12 talde zaratatsuren doinuak entzun ahalko dira, eta hauei errepasoa egingo diegu, antolatzaile batzuei elkarrizketa barne. Eta beti bezala, aste honetako agendari ere errepasoa emango diogu gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan eta internet bidez.
Aste honetan ere beste ZarataZarautz interesgarri bat edukiko dugu Arraio Irratian. Gonbidaturik ez dugu izango baina hirukoteak beraien nobedade berriak ekarriko dituzte. Gainera, B Jaunaren urtebetetzeak ospatuko ditugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.
Datorren urtarrilaren 16an, ostegunean, eta Arraio Irratiak antolatuta, 27 urte ez dira ezer, Zintzilik Irratiak ekoizturiko dokumentala ikusgai izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
Bertan, Oreretako Zintzilik irratiaren 27 urteko ibilibideari errepasoa egiten zaio 80 minutu luzez.
Esan bezala, ostegunean 19:30etatik aurrera emango dugu dokumentala Putzuzulon bertan eta luntxa ere egongo da noski!!!
Jarraian dokumentalaren fitxa teknikoa duzue:
FITXA TEKNIKOA
27 Urte ez dira ezer!
Zintzilik Irratia, herri baten historia
(Zintzilik Irratia, 80´, 2013)
Euskara / Gaztelera (azpititulatua)
Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zenEuskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat
informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.
2014a ongi hasteko M.K.T. taldeko kideak edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Beraien Leherketak Zeruan diska berria ia ia prest dute eta gurean egongo dira hau aurkezten. Honez gain, gure ohiko agendari ere errepasoa emango diogu, beti bezala, asteartean eta gaueko 21:30etatik aurrera.