Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

2014ko Kopla Txapelketa Arraio Irratiaren bidez entzun ahalko da

Urtero Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean egiten den Kopla Txapelketa Arraio Irratiaren uhin libreetatik entzun ahalko da.

koplak

Aurtengoan 10 bertsolari edukiko ditugu oholtza gainean. Aurreko urteko garailea izan zen Sustrai Colinaz gain, Erika Lagoma, Amaia Iturriotz, Iñaki Murua, Aimar Karrika, Paula Amilburu, Gorka Ostolaza ‘Potxis’, Unai Gaztelumendi, Beñat Jauregi ‘Fede’ eta Maddi Sarasua izango dira elkarren aurka.

PatxangaZarautz aste honetan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioak zaratarekin zerikusi gutxi edukiko du. Betiko hirukotearen eskutik, gustuko musika dugun baina zarata ez den doinu bikainez gozatzeko aukera edukiko duzue. Orain dela pare bat urte antzerako zerbait egin genuen eta bertan Amaral, Anari edota MorMore bezelako talde edo bakarlariak entzun ahal izan genituen.

Aste honetan zein talde edo bakarlari entzungo dugun? Ba Arraio Irratiko 99.3a sintonizatu besterik ez duzue.

abenduak_16_patxaranga

Astearte zaratatsu berri baterako prest?

Aste honetan ere ZarataZarautz saioak ez du hutsik egingo. Aste honetan, nobedade gehiagorekin etorriko gara gainera. Durangoko azokan (bai ofizialean eta baita alternatiboan) lorturiko nobedadeez gain, beste gauza berri batzurekin ordu eta erdiko zarata saio bikaina egingo dugu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

abenduak_9_gu