Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Arraio Irratiak 9 urte betetzen ditu!!!!

Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!

urteurrena2015

Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.

9urtesaioa

Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!

Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.


Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.

managatizezinizan



Asteartean ZarataZarautz saioa dugu

Astearte honetan ere zita zaratatsua duzue Arraio Irratian. Aste honetan gainera, telefono bidezko gonbidatu bat edukiko dugu gurean. 9 urte betetzera goazela aprobetxatuz datozen asteetan beste irrati libre batzuetan ibiltzen diren saio zaratatsuetako lagunen egingo diegu kuku bat.

Aste honetan, Mallorkako 1984 irratsaioko Federi egingo diogu kasu ea zer dioen. Hau dena, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

maiatzak_5_fede

#MugerLibre dinamika jarri dute martxan Zarautzen

Maitzaren 28 eta 29an Zarauzko Garazi Mugertza gaztea Madrilen epaitu asmo du Audientzia Nazionalak beste zortzi kiderekin batera. 2013ko udaberrian Ernai gazte antolakundeak antolatu zuen Gazte Danbada jaialdian Xabier Lopez Peña presoaren heriotza ta espetxe politikaren salaketa egitea egozten zaie bederazi inputatuei. Guztien aurka 18 hilabete eta bi urteren arteko kartzela eskaria egin du fiskalak.

Guzti hau salatzeko, libre dinamika jarri dute martxan Zarautzen. Bideoa jarraian duzue ikusgai. Kuña berriz, podcastean.

Pepino eta Bolboren bisita asten hontako ZarataZarautz saioan

Aste honetan bi gonbidatu berezi edukiko ditugu ZarataZarautz irratsioan. Afonia taldeko kideak ziren eta gaur egun Orreaga 778 taldean jotzen duten Pepino eta Bolbo edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen… eta hizketan.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_27_pepino.bolbo