Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2022

MaitaleM playlista KORRIKArekin

Gaur gauerako prestatzen hasi gera eta 1980an hasi eta orain arteko korrika abesti guztiei errepasoa eman diegu.

Abesti denak gogoratzen?

22 abesti, batzuk oso ezagunak, beste batzuk entzutean zerbait esan nahi dizutenak eta beste batzuk berriz…nik behintzat, gogoratzen ez nituenak.

tipi tapa tipi tapa…..

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta playeroen emaitzak gaurko saioan

Oporrak hartu aurretik azken saioa izango dugu hau eta bertan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldiaren azken txanpan sartuak dira eta beraien nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Honetaz gain playerotako emaitzak ere errepasatuko ditugu, nesketan liga erregularreko azken partidak izan ziren eta mutiletan final 1/4nak. Hau guztia, gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!