Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2021

Krosfita eta playeruak gaurko saioan

Kaixo entzule maiteak! Gaurkoan hain modan jarri den krosfitaren inguruan arituko gara. Gure herrian kirol jarduera hau aurrera eramateko espazio ezberdinak ireki dira eta honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu. Maila ezberdinetan aritzen diren kirolariak izango dira gurean mundu honen berri hobeto izan dezagun.

Honetaz gain, playeroen lehengo jardunaldia izango denez asteburu honetan, kiniela ere egingo dugu. Hortaz, adituen aholkuak entzun nahi badituzue ez hutsik egin eta sintonizatu 21.00etan Arraio irratia FMko 99.3an!!

Putzuzuloko 16 urtetako kontzertu gogoangarriak ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen 16. urteurrena aitzaki hartuta, bertan ikusi ditugun talde ezberdinak errepasatu ditugu.

Digital StillCamera

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.