Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2021

Dut taldeari buruzko liburuaren aurkezpena Putzuzulon

Urtarrilaren 21ean, 18:30etatik aurrera, DUT talde mitikoari buruz kaleratu duten liburuaren aurkezpena izango da Putzuzulon.

Pablo Salgado Méndez da liburuaren egilea eta Banizu Nizuke argitaletxeak publikatu du.

Pablo bera edukiko dugu 1990eko hamarkadan Hondarribitik Euskal Herri osora post-hardcore doinu zaratatsuak zabaltzen lagundu zuen kultuzko taldeari buruzko liburuaz hizketan.

Segurtasun neurriak bermatze aldera, edukiera mugatua edukiko dugu Putzuzulon, eta ateak 18:00etan zabalduko dira, aforoa bete arte.

Diana Lopez eta eskola kirola biharko saioan

Kaixo entzule maite! Urte berriari hasiera bikaina emateko asmoarekin biharko saioa prestatu dugu. Alde batetik gure Elena Azpeitia partikularrak Diana Lopez judokari eginiko elkarrizketa izango dugu. Maila apartean dabil Judo Klub Lizardiko kirolaria eta kirol honen inguruan gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Bestetik, eskola kirolaren egoeraren inguruan hitz egiteko La Salleko ordezkari den Aitor izango dugu gela arroxean. Eremu hau ere gogor kolpatu du pandemiak. Azken urteko egoeraren berri emateaz gain atzoko aldaketen ostean etorkizuna nola ikusten duten azalduko digu.