Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2020

Isolamenduaren aurkako IV. bertso saioa!

Aste hontakuan beste proposamen batekin gatoz. Motxiango bertsolai gaztiak helduxeaguan kontra arituko dia. Batetik, Aimar Sorazu, Uxue Alkorta eta Ane Peñagarikano, eta bestetik, Aitor Urbieta, Oier Aizpurua eta Hodei Iruretagoiena.

Ostiralian 20tatik aurrea 99.3 FM!

LEIHOTIK AT! Podcasta – 4.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun Leihotik At! podcasta!

LAUGARREN ATALA: “Inor ez da salbu salbuespenean”

Bihar, OSTEGUNA, 19tan SAIUA ENTZUNGAI ARRAION!

Ikasle ikuspegitik landu dugu laugarren atala. Klase presentzialak bertan behera gelditu diren honetan, ikasleak beharturik aurkitzen dira birtualki lan egitera, aintzat hartu gabe bakoitzaren bizi baldintzak.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun ‘Leihotik At!’ podcasta!

Manu Urbietarekin izan genuen saio mitikoa biharkoan entzungai

Kaixo entzule maite! Konfinamenduak aurrera darraien arren gu beti ari gara zuengan pentsatzen. Horregatik Eitb eta Teledeporteko artxiboetan baino dokumentu interesgarriagoak ditugunez, hemen duzue lehengo dosia, 2011eko urtarrileko elkarrizketa historikoa, historiko bati egina, honela aurkezten genuen saioa: http://www.arraio.eus/2011/01/manu-urbieta-historikoa-gaur-izerditan-blaien/

Hortaz, badakizu, etxean sartuta egon behar den honetan ez dagoela ezer hoberik Cerrato, Gerardo Puente eta Naxari berriz entzutea baino. Ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrea, ez zara damutuko!