Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2018

Sakona Komuntzo Azpeitiko baserri proiektua eta negurako primerako jarabea ttirriki ttarrakan

Aste honetako irratsaioan batetik Sara Letamendia izango da gurekin, ohiko sendabelarren atalean, neguko hotz eta gaitzentzat  gure eskura jarabe paregabea bertaratuko digu aizarnarrak: Katarro, eztul, eztarriko min eta bronkioetako arazoentzat jarabe paregabea alegia. Bestetik, proiektu interesgarri baten gainean jardungo dugu ttirriki ttarrakan. Azpeitiko Sakona Komuntzo baserri edo etxaldeko Aiora Etxeberria eta Ioritz Igarataundik sorturiko proiektuaren berri izango dugu. Duela zenbait urte hasi baziren ere barazki ekologikoak ekoizten dagoeneko hainbat saltsatan lan egiten dute; fruituak, kontserbak…  Badakizue beraz aste honetan urteko azken irratsaioa ez galdu!  Ostegunero bezala 19:30-20:30 artean. OSASUNA ETA ASKATASUNA!

Urtea amaitzeko Inkei bisitatxoa

Ate joka ditugu gabonak eta bere topiko guztietatik aldendu nahian, hegazkina hartu eta Peru aldera joango gara. Gaurkoan nahiko zalaparta izango dugu gela arroxean, hiru gonbidatu izango baititugu gurean: Amaia Arruabarrena, Leire Lekuberri eta Sara Garin.

Leire, Txilen ikasketen ondorioz egindako egonaldia aprobetxatuz, kuadrilakoekin Perun elkartu zen bidaia eder batez gozatzeko asmotan. Abenturaz eta algaraz jositako bidaia hau galtzeko beta izango al duzu?

Gaueko 21:30tatik aurrera zuekin egongo gara Fmko 99.3an edo arraio.eus-en!

Herriko taldeen errepasoa, playeroak eta surfa urteko azken saioan

Kaixo entzule maite!

Urtea amaitzeko herriko taldeen errepasoa egingo dugu. Gu bezala, talde gehienek ere geldialditxoa egingo dute datozen asteetan, beraz, urtea amaitu baino lehen duten egoera aztertuko dugu.

Honetaz gain playeroen kiniela ere egingo dugu, igande honetan izango baitute mutilek lehen faseko azken partida eta neskak hilabete baten ostean berriz ere arituko dira zarautzko hondartzan.

Azkenik, hondartzako erregea Gabriel Medina izango da beste urte betez. Pipelineko uretan garaipena lortuta berriz ere munduko txapeldun bilakatu baita.

Hau dena beti bezala asteazkenean, 20.00tatik aurrera izango duzu, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

LOU dokumentalaz ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala edukiko dugu hizpide. Dokumentala burutu duten hiru kideak edukiko ditugu eta baita Dani Ulacia ere, Humedecidos eta OK Korraleko kidea. Guzti hau, beti bezala, 21:30etatik aurrera.

Dokumentalaren inguruan egin dugun irratsaioa podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.