Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2015

Bihar Kaiolatik berri bat Elektropeñaren eskutik!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan azken asteetan  Elektropeñaren  belarriak hobekien laztandu dituzten ekoizpenak entzungo ditugu!! Besteeak beste, Aparde edota Alexander Christian bezalako ekoizle gazteen Deep melodikoaz gozatuko dugu, baita Vince Watson handiak Yoruba zigiluan kaleratu duen EP berriaz ere, eta hori gutxi balitz, Herzblut zigilu bikainera ere joango gara, Nicolas Masseyef-ek orain gutxi kaleratutako VERO argitaralpena entzutera!!! Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

11018820_421136384727289_4728579111657342482_n

ATALKAn hezkuntzari begira

Gobernuak aldatzen diran bakoitzean, hezkuntzan ere aldaketak gertatzen dira.
Heziketa mota honekin gustora al gaude?
Zerk eduki beharko luke garrantzia haurrak hezitzerakoan…..
Galdera pilla bat eta erantzunak agian ere bai
Aitziber eta Arrate gonbidatu ditugu ideia hauei buelta batzuk emateko

Astearte zaratatsu berri bat iritsi da

Oporrak amaitu diren honetan, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Gaurkoan ere ez dugu gonbidaturik eta Lagun Izoztua ere ez da bertan egongo. Baina ordu eta erdiko saio bikain bat prest dute B Jaunak eta Krixpinek. Ez ahaztu gaur 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzuela Arraio Irratian.

apirilak_7_geuuu