Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2011

Atzoko Kopla Txapelketa entzungai duzue

Atzo Putzuzulo Gaztetxean ospatu zen urteroko kopla txapelketa entzungai duzue. 10 bertsolarik osaturiko txapelketan Beñat Gaztelumendi izan zen onena, finalean Mañukortarekin kopletan ibili ostean. Berarentzat izan zen zintzarria.

Azken unean Xabier Silveirak huts egin zuen baina hala ere sorpresa batzuekin eta giro bikainarekin 3 ordu luzez, festa bikain batez gozatzeko aukera izan genuen. Agosti eta Barrena, Jon Sarasua, ohiko aurkezleak…

Kopla txapelketa podcastean duzue.

EPPK-ren inguruko solasaldia entzungai duzue

Abenduaren 22an, ostegunean, Arranopola Kultur Taldeak Arrano tabernan antolatu zuen hitzaldia entzungai duzue. Bertan, Haimar Arozena eta Mikel Larrañaga eduki genituen EPPK-ren inguruan hizketan. Honen ostean, beraien esperientzia pertsonala kontatu ziguten, preso politiko ohiak dira eta.

Hitzaldia podcastean duzue entzun nahi izan ezkero.

Eguberrietan ere Kaiolan sartuta!!!

Kaixo lagunok, Eguberri hauetan ere elektronika nahikoa izango dudu Zarauzko irrrati librean, Arraio Irratian. Gaurkoan, Gregor Tresher eta Petar Dundov-ek atera berri duten DUO TONE izeneko ep-a entzungo dugu, aparta benetan!!! Horretaz gain, aurten zeresana eman duten diska eta izen batzu gogoratuko ditugu. Badakizue, beti bezala, 8tan hasi eta9ak arte KAIOLATIK Arraio Irratian!!!

JENTILBARATZA ESKALADA TALDEKOAK ATALKAN

Kaixo arraiozale!

Aste honetako Atalkan Jentilbaratza eskalada taldeko kideak izango ditugu gurekin. Zarauzko eta inguruko eskalatzaileek osatzen dute talde hau. Herrian eta gertuan, euren eskalada beharrak asetzeko moduko lokalik ez zegoela ikusita, bildu eta lokala eta taldea martxan jarri zuten Jentilbaratzakoek. Dena denen artean egina, denentzat.

Gogoratu, saioan parte hartu dezakezuela zuzen-zuzenean (telefono deiak, sms-ak, e-posta, facebook-a,…).

Eta abixua: ondorengo hiru ostegunetan ez dugu zuzeneko saiorik egingo, baina laaaaasai, aurreko Atalka zaharragoak errepikatuko ditugu-eta!. Urtarrilak 12an izango da hurrengo zuzenekoa.

On egin!