Press "Enter" to skip to content

Etiketa: Bapateko Unibertsoa

Bapateko Unibersoa bueltan!

Iepakaxo entzule!

Bueltan da Bapateko Unibertsoa gela arroxian. Estreinaldian, udako saioak entzungai, hausnarketak, bertso informazioa eta urtearen nondik norakoak entzungai!

 

Entzun ez  baezue, astelehenetan 20.00tatik aurrea 99.3FM-n!

Beñat Intxauspe Zubiaurreri elkarrizketa, eta Prometeoren agurra

Iepaleiii bertsozale!

Asteazken honetan Bapateko Unibertsoan Beñat Intxauspe Zubiaurre elkarrizketatuko dugu. Belarrioren omenezko 1. bertsopaper lehiaketako txapeldun moduan. Saturnoko puntu-eraztunetan Elisa Iztueta erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, 13 eta 20 urte egingo dugu atzera, Osinalde sariketaren aitzakian. Prometeoren azken saioa izango da, animatu!!

IMG_20180226_202950.jpg bistaratzen

 

Aizarnazabalgo saioa eta Zozketa!

Aupakaxo bertsozale!

Aste hontako espaziuntziyan motorra ere, reboluziyo altutan dakarki Bapateko Unibertsoak. Betiko sekziyuaz gain Aizarnazabaleko bertsoiua izango deu entzungai, eta baita efemeride eta Puntu Eraztunen ordezko sorpresan ere. Larunbat honetako bertso-saiorako sarrera bikoitzen zozketa ere egingo dugu.  Zuen izena bertan irten daiteke beraz, EZ GALDU!!

Bertso egunak aztergai: lehen eta orain

Aupa bertsozale!

Aste honetan ere egin du bere bidaia espaziontzi arroxak. Bapateko Unibertsitatetik abiatu eta Mungian ospaturiko Bertso-Egunean hartuko dugu lur. Ohi bezala, Saturnoko puntu-eraztunak ere izango ditugu gurean, aste honetan Leire Udaberen eskutik, eta Esther Iztueta Eizmendirentzat. Iztueta aipatuta, Teleskopiotik atalean 25 urte atzera egingo dugu, Andoni Egañak “Lazkao Txiki”ren omenez eginiko bakarkako lana entzungai izango duzuelarik.

Ez galdu!!!

Kantuen hitzek zizelkatu dute Bertso Eguna — Bertsozale ...

Zorionak Maialen!!

Kaixo, kaixoo!

BEC-eko biharamunetan, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia eta jarraipena egingo dugu aste honetako irratsaioan. Bestalde, Kopla Txapelketarako 2 sarreren ZOZKETA EGINGO DUGULA!! Gainera, Yoseba Peñaren puntu-eraztuna eta Teleskopiotik Nahikari Gabilondorekin egingo dugu bidaia 18 urte atzera.

Interesgarria dator aste honetakoa!!! Asteazkenean 20:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3FM!

https://pbs.twimg.com/media/DQJoYcaXUAE02Rv.jpg:thumb