Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Olatukoopen 10. urteurrena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 19, Samai-zuloko sorgiñaren kolaborazioa izan dugu irratsaioa hasteko, eta “Puta zikiñak” liburuaz aritu zaigu. Ondoren Leire Udabe etorri da gure gela arroxera, Olatukoopeko eta Lakariko kidea. Berarekin Olatukoopen 10. urteurrenaz aritu gara, egindako ibilbideaz, ikusi eta ikasitakoaz, kontzeptu berri eta ahozkatzeko errazak ez diren guzti horiek zer esan nahi duten azalduz eta abar luze batez ere jardun dugu.

Entzun ezazue!

Yakolev 42ko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako zarata dosian Yakolev 42 taldeko kideak eduki ditugu. Diska berria kaleratu du taldeak baina beste gauza serioago batzuz jardun gara irratsaioan.

Taldean ibili eta ibiltzen diren 6 kideri gorroto delitua leporatu die Guardia Civilak eta berriki zitazioak jaso zituzten. Guzti honen inguruan era beste hainbat gauza entzun ditzakezue irratsaioan. Podcasta HEMEN duzue.

Maiatzaren 1a aztergai Gilorekin

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 12, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa izan dugu. Berarekin pasa berri den maiatzaren 1a izan dugu aztergai. Sindikatuen diskurtsoak, herri mugimendiuarenak eta baita Europakoak ere. Beti bezala, luze, zabal eta sakon.

Entzun ezazue!