Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Samai-Zuloko sorgiña eta Korrika

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioa hasteko Samai-Zuloko sorgiñaren kolaborazioarekin hasi dugu. Beti bezala liburu interesgarri bat gomendatu digu: “Trikua esnatu da”. Ondoren Korrikari buruz aritu gara, lehenik zuzenean Korrikaren berri eman digu Julenek, Arrosa sareko kideak, Korrikaren furgonetara egin dugun konexioan. Ondoren Egoitz, gure eskualdeko Korrikaren koordinatzailea izan da gure mikro askeetan, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen xehetasunak bernetik ezagutzeko aukera izan dugularik berarekin.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!

Erniarraitz eta Martxoan bertsoa

Kaixo danoi!!! Lengo ostiralian jokatutako bi final izan ditugu sayuan. Aurrena Erniarraizko aurtengo txapeldun Oier Etxeberria izan deu ta geo Martxoan Bertsoa sariketako finalian kantautako Jon Aztiriak kontau dizkigu Urretxu-Zumarragako bertso saio ganberruanai buruz.

Oier Etxeberria azpeitiarrak irabazi du Erniarraitz Saria