Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Udaberriko lehen ZarataZarautz saioa prest dugu

Udaberriarekin ere doinu zaratatsuak edukiko ditugu FMko 993an. Asteartero egiten dugun bezala, zer hitzegin eta entzun edukiko dugu oraingoan ere. Gaurko saioan, Zarauzko talde batzuk Aste Santutan egin behar dituzten biren inguruan jardungo gara.

funk.jpg

Honez gain, inguruan dauden kontzertuen berri ere emango dugu eta saioaren amaieran, abesti eta talde berri batzuk entzuteko parada edukiko dugu.

Guztia, gaur gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 993an edo internet bidez.

Amaitzeko, datozen bi aste hauetan ZarataZarautz irratsaiorik ez dela egongo jakinarazi nahi dizuegu, Europar biran ibiliko gara eta Diskoiraa taldearekin.

Zarataz dekoratuko dugu Arraioko gela arroxa

Iritsi da beste astearte bat eta beti bezala, ordu eta erdiz zuen belarriak berotzeko prest etorri gara. Gaurko irratsioaren lehen zatian, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertuaren berri emango dizuegu. Martxoaren 18an, ostegunean Pancake, KaosarenerasoaK, Ezereza eta Dirtaa taldeen kontzertua antolatu dugu eta talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Honez gain, inguruan ditugun beste kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

pank.jpg

Nobedade berriak ere entzuteko aukera izango dugu ere eta baita beste bitxikeriaren bat. Beti bezala, gaueko 21:30etan sintonizatu ezazue 99.3a edo konekta zaitezte internet bidez.

Nobedade berriak zuen belarriak astintzeko

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa ere nobedade berriekin dator. Gaurkoan, KKinzona irratiko Zaratataraz irratsaioaren CD bilduma berriari errepasoa egingo diogu.

metra2.jpg

Honez gain, maketa klasiko batzuk berreskuratu ditugu eta hauek ere entzun ahal izango ditugu eta inguruko kontzertuen berri ere emango dugu, beti bezala, B Jauna eta Lagun Izoztuaren gidaritzapean.

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaudete FMko 99.3an entzun ahal dezakezuela eta internetez entzuteko aukera ere baduzuela HEMEN klik eginaz.

Andanada 7ren inguruko irratsaioa

Martxoaren 2ko ZarataZarautz irratsaioa bi zatitan banatuko dugu oraingoan. Aste honetako kontzertuen berri emateaz gain, saioaren lehen zatian Andanada 7ren inguruan hitzegingo dugu. Larunbat honetan Basauriko Txarraska Gaztetxean jo behar dute eta hau aitzakiatzat hartuta, beraien diskografiari errepaso bat emango diogu.

anda.bmp

Saioaren bigarren zatian, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna gertu dela eta, emakume ahotsez osaturiko musika taldeen doinuak jarriko ditugu.