Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Burux Lee taldearekin eginiko irratsaioa entzungai dago iada

Azaroaren 10ean Burux Lee taldearekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioaren lehen orduerdian nobedade berri batzuk entzuteko aukera izan genuen B jaunaren bitartez. Hurrengo ordubetean, Burux Leeko lagunak izan genituen Arraioko gela arroxean taldeari buruz hizketan. Diska berria, Europan zehar burututako bira eta etorkizuneko asmoez hitzegin genuen beraiekin.

Irratsaioa Podcastean duzue. Egun hontako playlista berriz HEMEN.

Entzun ahuntzaren Azaroaren 8ko saioa

Benetan interesgarria izan zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioko Azaroaren 8ko saioa. Beti bezala, irratsaioari hasiera emateko, wikipediako efemerideak izan genituen. Honen ostean, jardineroren efemerideak entzuteko aukera ere egon zen.

Irratsaioaren lehen atalean, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena izan genuen hizpide.

untitled1.bmp

Eta saioaren azken orduan, gonbidatu berezi bat eduki genuen irratiaren uhinetan. Udaletxeko zinegotzia den eta Gazteria sailaren buru den Andoni Ibarguren izan genuen, Kuadrila egunaren inguruan hitzegiteko. Hala ere saioa luzatu egin zen eta kuadrila egunaz gain, Gaztetxearen inguruan ere mintzatu ziren. Irratsaioa podcastean duzue:

Entzun Azaroaren 5eko Brainstorming saioa

Itzel joan zen Azaroaren 5eko Brainstorming saioa. Hasiera batean, sortze lanetan dagoen Antzerkizale elkarteko kide batekin genuen zita baina honek ezin izan zuen bertaratu. Hala ere zer hitz egin izan genuen.

Hasteko, Gaztetxeko urteurreneko lehen egunei errepasoa egin genion. Honez gain, Azpeitian, gaurtik hasita eta Azaroaren 29ra arte burutuko den XXVII. Euskal Antzerki Topaketen inguruan jardun genuen. Ondoren, Babiloniako loreak antzezlanaren inguruan hitzegin genuen. Antzezlan hau, Antzerkiola imaginarioko lagunek egiten duten lana da.

untitled.bmp

Saioa amaitzeko, Ipar Irlandako artista handi baten kantua jarri genuen. Irratsaio hau entzuteko, podcastera joan zaitezte

Entzun ZarataFesten inguruan eginiko saioa

Azaroaren 3an ZarataFest jaialdiaren inguruan eginiko irratsaioa entzungai dago. Bertan parte hartuko duten taldeez mintzatzen egon ginen saioaren lehen ordubetean. Eugenioren deia ere izan genuen eta Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari zen humore gauean ere parte hartu genuen, uhinetatik txisteak kontatuz. Saioaren amaieran, Zarauztarrontzat klasikoak diren kantu batzuk jarri genituen.

Saioa podcastean duzue. Irratsaioaren playlista berriz HEMEN duzue.