Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Presta itzazue zuen belarriak

Abenduko lehen ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidatu berezirik izango. Gaurko saioan, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira FMko 99.3an. Hala ere, nobedade berri batzuk entzuteko aukera izango duzue eta inguruan ditugun kontzertuen berri ere emango dute.

horror.jpg

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Azken Finalaurrekoa Arraion!!!

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final aurrekoa Arraio irratian entzuteko aukera izango duzue beste behin ere. Azaroaren 29an, Donostiako Antonio Elortza belodromoan jokatuko den saioan, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxaga lehiatuko dira, Saroi Jauregi aurkezle moduan dutela.

donostia_bertsolariak.png

Beti egiten dugun bezala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Info 7 irratiarekin egingo dugu konexioa txapelketaz goza dezazuen.

Aisialdia Vs Astialdia Atalka saioan

Udan bai, jakiten dugu zer egin, zeri eskaini gure denbora (eta gaztetxeko urteurrenean ere ez dugu izan egitarau-plan-asmo faltarik ez hoixe!!!)…….. Baina, orain zer?

Udazkenean murgildurik gaudelarik, aste hontakoan, aisialdia eta astialdiaren inguruan arituko gara saio osoan zehar. Aukera paregabea beraz kontzeptu hauek baliatuz, bestelako gaien hausnarketa bultzatu, bideratu zein iradokitzeko….

Eta tira, aste honetan, Atalka-ren berezko ordutegia errespetatzen saiatuko gara!!!

denbora.jpg

Joxema egongo da ZarataZarautz saioan

Azaroaren 24ko ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko gitarjolea den Joxema izango dugu. Beste askorekin gertatu den bezala, gustoko duen musika jartzen egongo da gure uhin libreetan eta beste hainbat gauzataz ere hitzegingo dugu.

joxema.jpg

Garbi dago, Bad Brains, RKL edota tankerako taldeak jartzen ez baditu, irratiko gela arroxetik ez dela irtengo. Gogoratu saioa, gaueko 21:30etatik aurrera dela.

Egun honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.